130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2620
IRAGARKIA, 309/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Joseba Goiri Torrontegui jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, zehazki, 309/2019 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat, 2019ko martxoaren 27ko Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra, honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak urtarrilaren 14an emandako 37/2019 Ebazpena, zeinaren bitartez webgunean argitara ematen baitira txanda irekian hautatutako Ofizial-gidaria kategoriako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik, zenbait erabakiren epaia betearaztearen ondorioz.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.