Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2616

EDIKTUA, 355/2018 konkurtso laburtuaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 355/2018 konkurtso laburtua.

Demandatzailea: Axor Rentals SL.

Abokatua: Francisco Jose Pereda Sourrouille.

Prokuradorea: Maria Jesus Arteaga Gonzalez.

Konkurtsopekoa: Construcciones Norbisca SL.

Gaia: nahitaezko konkurtsoa.

Judizio horretan, 2019-11-04an epaia eman da, eta honako hau izan da epaitza:

EPAITZA

Errudun jotzen dut Construcciones Norbisca SLren konkurtsoa, piezari batutako kalifikazio-txostenetan jaso diren kausak gertatu direlako, eta honako hau erabakitzen dut:

Lehenengoa.– Gheorge Chis-i kalifikazioak eragin dio.

Bigarrena.– Kalifikazioaren eraginpeko pertsona hamabost urterako desgaitzen da besteren ondasunak administratzeko, eta denbora-tarte horretan ezin izango du inor ordezkatu, ez eta administratu ere. Gainera, konkurtsopeko edo masaren hartzekodun gisa izan ditzakeen eskubide oro galduko du, eta konkurtsopekoaren ondaretik bidegabeki eskuratutako edo masa aktibotik jasotako ondasunak edo eskubideak itzuli beharko ditu.

Hirugarrena.– Kalifikazioaren eraginpeko pertsona hori kondenatzen da masa aktiboaren likidazioan jaso gabeko bere kredituen zenbatekoa hartzekodunei ordaintzera.

Ebazpena irmoa denean, agindua bidali kalifikazioaren eraginpean dagoen pertsonaren jaioterriko Erregistro Zibilera. Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta Ministerio Fiskalari; eta ohartarazi, epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Construcciones Norbisca konkurtsatuaren eta kalifikazioaren eraginpean dagoen Gheorge Chis-en egungo helbidea ezagutzen ez denez, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazi den ebazpenaren testu osoa auzitegi honen bulego judizialean eskura dezake interesdunak.

Bilbao, 2020ko ekainaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala