Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2610

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena, «Agindua, 2020ko apirilaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak arautzen eta iragartzen baitira ekintzailetzari eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko 2020ko ekitaldirako».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduan, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira ekintzailetzari eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko 2020ko ekitaldirako laguntzak (2020ko ekainaren 5eko EHAA, 109. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:

1.– Aginduaren 14.1 artikuluan, 2020/2203 (46/15) orrialdean, honako hau dio:

«1.2.– Ekintzailetza-ildorako irizpide espezifikoa.

– 6. irizpidea. Enpresa-proiektua. Enpresa-proiektua haren bideragarritasunaren, izaera berritzailearen eta enplegua eta beste sektore ekonomiko batzuekin sinergiak sortzeko gaitasunaren arabera balioetsiko da. Gehieneko puntuazioa 45 puntu izango da, honela banatuta:

● Proiektuaren bideragarritasuna. Gehienez ere 6 puntu emango dira.

● Autoenplegua sortzea; bereziki, emakumeentzat. Gehienez ere 16 puntu emango dira.

● Soldatapeko enplegua sortzea; bereziki, emakumeentzat. Gehienez ere 11 puntu emango dira.

● Negozioaren berrikuntza. Gehienez ere 6 puntu emango dira.

● Negozioak beste sektore batzuekin duen hibridazioa edo sinergiak. Gehienez ere 6 puntu emango dira.»

Baina hau esan behar du:

«1.2.– Ekintzailetza-ildorako irizpide espezifikoa.

– 6. irizpidea. Enpresa-proiektua. Enpresa-proiektua haren bideragarritasunaren, izaera berritzailearen eta enplegua eta beste sektore ekonomiko batzuekin sinergiak sortzeko gaitasunaren arabera balioetsiko da. Gehieneko puntuazioa 44 puntu izango da, honela banatuta:

● Proiektuaren bideragarritasuna. Gehienez ere 6 puntu emango dira.

● Autoenplegua sortzea; bereziki, emakumeentzat. Gehienez ere 16 puntu emango dira.

● Soldatapeko enplegua sortzea; bereziki, emakumeentzat. Gehienez ere 11 puntu emango dira.

● Negozioaren berrikuntza. Gehienez ere 6 puntu emango dira.

● Negozioak beste sektore batzuekin duen hibridazioa edo sinergiak. Gehienez ere 5 puntu emango dira.»

2.– Aginduaren III. eranskinean, 2020/2203 (46/29) orrialdean, honako hau dio:

«1.– Bi ildoetarako balio duten balorazio-irizpideak. Gehieneko puntuazioa: 45 puntu.»

Baina hau esan behar du:

«1.– Bi ildoetarako balio duten balorazio-irizpideak. Gehieneko puntuazioa: 40 puntu.»

3.– Aginduaren III. eranskinean, 2020/2203 (46/30) orrialdean, honako hau dio:

«2.– Ekintzailetza-ildorako balioespen-irizpide espezifikoa (I. eranskina). Gehieneko puntuazioa: 45 puntu.»

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

«2.– Ekintzailetza-ildorako balioespen-irizpide espezifikoa (I. eranskina). Gehieneko puntuazioa: 44 puntu.»

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala