Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2606

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «71/2020 Dekretua, maiatzaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita 2020ko Urteko Estatistika Egitaraua».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2020ko Urteko Estatistika Egitaraua onartzen duen maiatzaren 26ko 71/2020 Dekretuan (2020ko ekainare1eko EHAA, 105. zk.); beraz, zuzenketa hauek egin behar dira:

– 2020/2114 (234/12) orrialdean, II. eranskinean, 05 Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila atalean,

honela dio:

«122416 Etxebizitzaren erabileraren inkesta-EEI

182415 Higiezinen eskaintzaren inkesta-HIES».

Baina honela esan behar du:

«122416 Etxebizitzaren erabileraren inkesta-EEI

122417 Alokairu-merkatuaren inkesta

182415 Higiezinen eskaintzaren inkesta-HIES».

– 2020/2114 (234/13) orrialdean, II. eranskinean, 08 Osasun Saila atalean,

honela dio:

«030501 Osasunaren inkesta».

Baina honela esan behar du:

«010307 Bizi-itxaropeneko eta hilkortasuneko desberdintasun geografikoak eremu txikien arabera

010308 Hilkortasun-arloko desberdintasunak, banakako posizio sozioekonomikoaren arabera

030501 Osasunaren inkesta».

– 2020/2114 (234/13) orrialdean, II. eranskinean, 09 Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila atalean,

honela dio:

«132614 Frontur-Euskal AE».

Baina honela esan behar du:

«132614 Frontur-Euskal AE

142534 Euskadiko merkataritza-banaketaren adierazleen monitorea».

– 2020/2114 (234/16) orrialdean, II. eranskinean, 46 Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística atalean,

honela dio:

«173305 Ingurumen kontuak. Ingurumena babesteko gastu kontua

173401 Egiturazko informazio ekonomikoaren datu-basea».

Baina honela esan behar du:

«173305 Ingurumen kontuak. Ingurumena babesteko gastu kontua

173306 Ingurumen kontuak. Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua

173401 Egiturazko informazio ekonomikoaren datu-basea».

– 2020/2114 (234/18) orrialdean, III. eranskinean , 01 Demografia eta gizarte-azturak atalean,

honela dio:

«010304 Ezkontzen estatistika

010311 Migrazio-mugimenduen estatistika».

Baina honela esan behar du:

«010304 Ezkontzen estatistika

010307 Bizi-itxaropeneko eta hilkortasuneko desberdintasun geografikoak eremu txikien arabera

010308 Hilkortasun-arloko desberdintasunak, banakako posizio sozioekonomikoaren arabera

010311 Migrazio-mugimenduen estatistika».

– 2020/2114 (234/21) orrialdean, III. eranskinean, 12 Eraikuntza eta etxebizitza atalean,

honela dio:

«122416 Etxebizitzaren erabileraren inkesta-EEI».

Baina honela esan behar du:

«122416 Etxebizitzaren erabileraren inkesta-EEI

122417 Alokairu-merkatuaren inkesta».

– 2020/2114 (234/22) orrialdean, III. eranskinean, 14 Merkataritza eta automobil-zerbitzuak atalean,

honela dio:

«142533 Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan».

Baina honela esan behar du:

«142533 Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan

142534 Euskadiko merkataritza-banaketaren adierazleen monitorea».

– 2020/2114 (234/22) orrialdean, III. eranskinean, 17 Kontu ekonomikoak atalean,

honela dio:

«173305 Ingurumen kontuak. Ingurumena babesteko gastu kontua

173401 Egiturazko informazio ekonomikoaren datu-basea».

Baina honela esan behar du:

«173305 Ingurumen kontuak. Ingurumena babesteko gastu kontua

173306 Ingurumen kontuak. Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua

173401 Egiturazko informazio ekonomikoaren datu-basea».


Azterketa dokumentala