130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (297 KB - 11 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2605
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpleguaren alorrean kudeatzen dituen dirulaguntzen deialdiak COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko aitortutako alarma-egoerak ekarritako baldintzetara egokitzeko aparteko neurriak argitaratzen dituena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, aparteko neurriak onartu ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpleguaren alorrean kudeatzen dituen dirulaguntzen deialdiak COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko aitortutako alarma-egoerak ekarritako baldintzetara egokitzeko. Bada, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio aparteko neurri horiek argitaratzea, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuarekin bat etorriz.
Azaldutakoa dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpleguaren alorrean kudeatzen dituen dirulaguntzen deialdiak COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko aitortutako alarma-egoerak ekarritako baldintzetara egokitzeko aparteko neurriak, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez onartutakoak, eta Ebazpen honen eranskinean jaso direnak.
Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak, aparteko neurriak onartzen dituenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.
Hirugarrena.– Jakinaraztea, aparteko neurriak onartzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAK ENPLEGUAREN ALORREAN KUDEATZEN DITUEN DIRULAGUNTZEN DEIALDIAK COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-LARRIALDIKO EGOERARI AURRE EGITEKO AITORTUTAKO ALARMA-EGOERAK EKARRITAKO BALDINTZETARA EGOKITZEKO APARTEKO NEURRIAK
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma-egoera aitortu zen, COVID-19 koronabirusak ekarritako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko. Eta, hain zuzen ere, alarma-egoera horren babesean ezarritako neurriak direla-eta, hainbat enpresak eta erakundek beren jarduera eten edo murriztu behar izan dute.
Era berean, langileei ere eten egin zaizkie lan-kontratuak, edo lanaldiak murriztu, enpresek bideratutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen (ABEEE) bidez. Izan ere, enpresek ABEEEak izapidetu ahal izan dituzte, 8/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan prozedura horiek malgutzeko eta arintzeko xedatutako neurriei jarraikiz. Hain zuzen ere, prozedura horiek malgutzeko eta arintzeko neurriak onartu ziren pandemiak ekarritako egoerak, koiunturala izanik, ez zezan egiturazko ondorio kaltegarririk izan enpleguan; horretarako, kaleratzerik ez izatea edo horiek murriztea zen xedea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hainbat laguntza-programa kudeatzen ditu enplegu-politika aktiboen, orientabidearen, lan-sustapenaren eta ekintzailetzaren esparruetan, eta programa horietan guztietan eragina dute lehen aipatutako egoera horiek; hau da, enpresa-jarduerak, oro har, eten izanak, eta erakunde laguntzaileek, bereziki, beren jarduera aldi baterako eten izanak, bai eta diruz lagundutako lan-kontratuak eten edo horien lanaldiak murriztu izanak ere.
Ildo horretatik, dirulaguntzak jaso ahal izateko baldintza batzuk egokitu egin behar dira nahitaez, bizi dugun egoera berezi honetan haiek ematen jarraitu ahal izateko; besteak beste, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko eta jasotako laguntza justifikatzeko epeak luzatu behar dira (martxoaren 31ko 11/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 54. artikuluan xedatzen den eran), lortu beharreko helburuak proportzioan murriztu behar dira, eta kontuan hartu behar dira beste metodologia batzuen bidez egin diren bertatik bertarako zenbait jarduera.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenarekin bat, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran, onartu egin ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpleguaren alorrean kudeatzen dituen dirulaguntzen deialdiak COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko aitortutako alarma-egoerak ekarritako baldintzetara egokitzeko aparteko neurriak, jarraian azaltzen den eran.
1. artikulua.– Lagundutako enpleguko jarduketetarako laguntzak. 2020ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 1. puntuan).
1.– Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 24.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, diruz lagundutako enpleguaren unitateko kidetzat hartua izateko, lagundutako enpleguko jarduketetan urteko benetako dedikazioaren gutxieneko lanaldi jakin bat egiaztatu behar da. Bada, lanaldi hori zenbatzean, ez da kenduko lan-kontratua etenda egon den denbora, ez eta lanaldia aldi baterako murriztuta egon den denbora ere, etete edo murrizketa horiek 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegua erregulatzeko prozeduren bidez egin badira.
2.– Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 25.2 b) artikuluan lan-aukerak aztertzeko, bilatzeko eta aurkitzeko jarduera egiteagatik aurreikusitako dirulaguntzari dagokionez, 2020ko martxoaren 14tik uztailaren 31ra arteko tartean, onartu egingo dira enpresekin tresna telematikoen bidez (telefonoa, bideokonferentziak, posta elektronikoa, etab.) egindako elkarrizketak, betiere, elkarrizketa egin duen enpresako langilearen sinadura, eskuzkoa edo digitala, jasotzen bada, 2020ko ekitaldia amaitu baino lehen, edo, hori ezin bada, auditoretza-pista egokia gordetzen bada izandako hartu-emanen zerrenda eta erregistroak eginez.
Bestelako bitarteko horien bidez egindako bisiten % 35 lagunduko da diruz gehienez, lana bilatzeko jarduketetan emandako lanaldiaren arabera.
3.– 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak ez dira kontuan hartuko lagundutako enpleguko jarduketen hartzaile diren eta desgaitasuna duten pertsonen kontratazioen gutxieneko lanaldiko eskakizuna egiaztatzean (168/2019 Dekretuaren 22.2 artikuluan eskatzen da).
2. artikulua.– Enplegu-zentro berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateentzako laguntzak. 2020ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 2. puntuan).
Deialdiaren 4. artikuluari jarraikiz, enplegu-zentro berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateek amaierako memoria bat aurkeztu behar izaten dute, eta, memoria horretan, egindako jarduketak justifikatu. Bada, justifikazio horri dagokionez, onartu egingo dira alarma-egoera indarrean egon den bitartean beste metodologia batzuen bidez egindako jarduketak; betiere, jarduketa horiek egin direla egiaztatu badaiteke fisikoki edo digitalki, eta horien trazabilitatea jarraitu badaiteke.
3. artikulua.– Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 3. puntuan).
1.– Deialdiko 19.2 a) puntuan aipatzen den eta 19.1 artikuluko a), d) eta f) letretan aurreikusitako gastuekin bat datorren diruz lagundutako denbora-tartearen zati bat alarma-egoerarekin batera gertatu bada, eta dirulaguntzaren onuraduna, aldi berean, martxoaren 17ko 8/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan araututako jarduera eteteagatiko aparteko prestazioaren onuraduna bada, ez zaio eskatuko diruz lagundutako 6 hilabeteko denbora-tartea jarraitua izatea; izan ere, etentzat jo ahal izango da prestazioa jasotzen den bitartean, eta behin hori bukatutakoan berrekingo da, falta zaion denboraz.
2.– 19.2 b) artikuluan aipatzen den eta 19.1 artikuluko b), c) eta e) letretan aurreikusitako gastuarekin bat datorren diruz lagundutako denbora-tartearen zati bat alarma-egoerarekin batera gertatu bada, gastuak gauzatzeko epea luzatu egingo da, laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta seigarren hilabetea bukatzen denetik aurrera, alarma-egoerak iraun duen denbora beraz.
3.– Aurreko ataletan aurreikusitako egoeretan, atal horietan xedatutakoa aplikatu ostean sortu diren diruz lagundutako denbora-tarteak bukatutakoan hasiko da zenbatzen 23.5 artikuluan gastua justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako hilabete bateko epea.
4. artikulua.– Enplegua sustatzeko tokian tokiko ekintzetarako laguntzak. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 4. puntuan).
1.– Diruz lagundutako proiektuen esparruan sinatutako lan-kontratuak eten egin badira 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta berrekin egiten badira etetea bukatutakoan, 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako kontratazio-aldiak ere etentzat emango dira, eta horien zenbaketari berrekingo zaio kontratuaren etetea amaitzen denean.
Kasu horretan, proiektuak bukatzeko berandueneko data deialdiaren 2.4 c) artikuluan aurreikusitako gehienezko data (2020ko ekainaren 30a) baino beranduagokoa izan ahalko da, eta diruz lagundutako denbora-tartea benetan bukatzen denera arte luzatuko da.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak ez dira kontuan hartuko deialdiko 6.1.2.e), 6.2.1.b) eta 6.4.1.c) artikuluetan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, 2. motako (3. motan sartutakoak barne) eta 4. motako proiektuetan, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Artikulu honen 1. atalean xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 9. artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:
– 1., 2. eta 3. motetako proiektuetan, epea hilabete batekoa izango da, proiektua bukatzen denetik aurrera, eta artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzetik sortzen den data joko da amaiera-datatzat.
– 4. motako proiektuetan, deialdiaren 9.2 artikuluan aurreikusitako dokumentazioa ezin bada 2020ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu, epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako kontratazio-aldia benenetan bukatzen denetik aurrera.
5. artikulua.– Enplegua batez ere eremu eta udalerri behartsuetan sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzak. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 5. puntuan).
1.– Diruz lagundutako proiektuen esparruan sinatutako lan-kontratuak eten egin badira 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta berrekin egiten badira etetea bukatutakoan, 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako kontratazio-aldiak ere etentzat emango dira, eta horien zenbaketari berrekingo zaio kontratuaren etetea amaitzen denean.
Kasu horretan, proiektuak bukatzeko berandueneko data deialdiaren 2.4 c) artikuluan aurreikusitako gehienezko data (2020ko ekainaren 30a) baino beranduagokoa izan ahalko da, eta diruz lagundutako denbora-tartea benetan bukatzen denera arte luzatuko da.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 5.1.2.e) eta 5.2.1.b) artikuluetan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, 2. motako proiektuetan, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, proiektua bukatzen denetik aurrera zenbatzen hasita, deialdiaren 9. artikuluan jasota dagoen eran. Ondorio horietarako, eta hala badagokio, 1. atalean aurreikusitakoa aplikatzetik ateratzen den data joko da proiektuaren amaiera-datatzat.
6. artikulua.– Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 6. puntuan).
1.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.d) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
2.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiaren 11. artikuluan dirulaguntza justifikatzeko finkatutako epeak honela aplikatuko dira:
– Praktikaldiko kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da kontratuak bukatzen direnetik aurrera. Kontratua benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
Kasu horietan, ez da aplikagarria izango deialdiaren 11. artikuluan aurreikusitako 2020ko abenduaren 18ko data.
7. artikulua.– Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. 2020ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 7. puntuan).
1.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.d) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
2.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiaren 11. artikuluan dirulaguntza justifikatzeko finkatutako epeak honela aplikatuko dira:
– Praktikaldiko kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da kontratuak bukatzen direnetik aurrera. Kontratua benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
8. artikulua.– Gazteak itzultzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan gazteak kontratatzeko. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 8. puntuan).
1.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiko 3.1 artikuluan finkatutako 12 hilabeteko dirulaguntzaren aldia ere etentzat joko da, eta hura berriz zenbatzen hasiko da lan-kontratuaren etenaldia bukatutakoan, falta zen denbora bete arte.
Kasu horretan, diruz lagundutako aldiaren amaiera-data deialdiko 3.1 artikuluan berandueneko datatzat finkatutako data (2020ko azaroaren 22a) baino beranduagokoa izan daiteke.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.c) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 12 artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:
– Aldi baterako kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da kontratuak bukatzen direnetik aurrera. Kontratua benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
Kasu horietan, ez da aplikagarria izango deialdiaren 12.1 artikuluan aurreikusitako 2020ko abenduaren 2ko data.
9. artikulua.– Gazteak itzultzeko laguntzen deialdia, EAEko lantokietan gazteak kontratatzeko. 2020ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 9. puntuan).
1.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiko 3.1 artikuluan finkatutako 12 hilabeteko dirulaguntzaren aldia ere etentzat joko da, eta hura berriz zenbatzen hasiko da lan-kontratuaren etenaldia bukatutakoan, falta zen denbora bete arte.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.c) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Deialdiaren 5.1.b) artikuluan xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegora itzuli zirenetik 6 hilabeteko egonaldia egin behar dutela gutxienez; bada, alarma-egoerak irauten duen bitartean, egonaldi hori etentzat joko da, eta berriz zenbatzen jarraituko da, gelditzen zaion denboraz, alarma-egoera bukatutakoan.
4.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 12 artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:
– Aldi baterako kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da kontratuak bukatzen direnetik aurrera. Kontratua benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
10. artikulua.– 30 urtetik gorako epe luzeko langabeak kontratatzeko laguntzak. 2019ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 10. puntuan).
1.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiko 3.1 artikuluan finkatutako dirulaguntzaren aldia ere etentzat joko da, eta hura berriz zenbatzen hasiko da lan-kontratuaren etenaldia bukatutakoan, falta zen denbora bete arte.
Kasu horretan, diruz lagundutako aldiaren amaiera-data deialdiko 3.1 artikuluan berandueneko datatzat finkatutako data (2020ko azaroaren 21a) baino beranduagokoa izan daiteke.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.c) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 12.1 artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:
– Aldi baterako kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da diruz lagundutako gehienezko epea bukatzen denetik aurrera. Diruz lagundutako aldia benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
Kasu honetan, ez da aplikatzekoa izango 12.1 artikuluan aurreikusitako amaiera-data (2020ko abenduaren 11).
11. artikulua.– 30 urtetik gorako epe luzeko langabeak kontratatzeko laguntzak. 2020ko ekitaldia. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 11. puntuan).
1.– Diruz lagundutako lan-kontratuak eten egin badira martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta behin etetea bukatutakoan berrabiarazten badira, deialdiko 3.1 artikuluan finkatutako dirulaguntzaren aldia ere etentzat joko da, eta hura berriz zenbatzen hasiko da lan-kontratuaren etenaldia bukatutakoan, falta zen denbora bete arte.
2.– Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausetan oinarritutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak, diruz lagundutako kontratazioei eragiten dietenak, ez dira kontuan hartuko deialdiko 3.2.c) artikuluan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.
Edonola ere, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.
3.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 12.1 artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:
– Aldi baterako kontratuetan, epea hilabete batekoa izango da diruz lagundutako gehienezko epea bukatzen denetik aurrera. Diruz lagundutako aldia benetan bukatu den data joko da amaiera-datatzat (etenaldia bukatu eta zegokion iraupena beteta), 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat.
– Kontratu mugagabeetan, epea hilabete batekoa izango da, hamabi hilabetez benetan zerbitzu ematen egon eta gero; hau da, etenaldia kontuan hartu gabe.
12. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzak. 2019-2021 ekitaldiak. (Deialdia eta oinarri arautzaileak eranskinean, 12. puntuan).
1.– Deialdiko II. eta III. kapituluetan aipatzen den diruz lagundutako orientazio-jarduerari dagokionez:
1.1.– Eraginik gabe gelditzen da lehen urtaldia bukatzerako diruz lagundutako jardueraren % 40 gutxienez egina izateko eskakizuna, deialdiko 4.3 eta 11.3 artikuluen azken paragrafoetan finkatutakoa; beraz, ez da aplikatu beharrekoa izango.
1.2.– Deialdiko 4.6 (eta II. eranskina) eta 11.5 (eta V. eranskina) artikuluetan aurreikusitako laneratze-helburuak, neurri hauetara murrizten dira:
– 4.6 artikulua (eta II. eranskina): % 10.
– 11.5 artikulua eta (V. eranskina):
(Ikus .PDF)
1.3.– 2020ko martxoaren 14tik 2020ko uztailaren 5era bitarte egin diren orientazio-ekintza ez-presentzialak Lanbideren sisteman jakinarazi ahal izango dira, eta diruz laguntzeko modukotzat joko dira; betiere, tabletaren erabiltzailearen sinadura jasotzen bada 2020ko uztailaren 31rako, beranduenik ere.
2.– Deialdiaren IV. kapituluaren babesean diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduerari dagokionez:
2.1.– Deialdiaren 18.6 artikuluan finkatzen da enplegu-zentroaren jarduera egiten den lehen urtealdian zehar zenbat orduz, gutxienez, egon behar duten zentroek jendeari arreta emateko irekita; bada, ordu kopuru hori 1.125 ordura murrizten da.
Ondorio horietarako, kontuan hartu behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, COVID-19ak eragindako eta diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduerari dagokionez, 2020ko martxoan betetzat joko dela kudeaketa-sistema informatikoan erregistratutako erakunde onuraduna jendeari arreta emateko irekita egoten den ohiko ordutegia.
2.2.– Deialdiaren 18.7 artikuluan aurreikusitako talde-ekintzei dagokienez, 15era murrizten da enplegu-zentroaren lehen jarduera-urterako eskatutako gutxieneko saioen kopurua.
Ondorio horietarako, kontuan hartuko da, halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko Ebazpenean xedatutakoarekin bat, egintzat joko direla 2020ko martxorako programatutako talde-ekintzak, 2020ko martxoaren 9tik aurrera bertan behera gelditu zirenak, osasun-agintarien gomendioei jarraikiz, eta/edo Eusko Jaurlaritzak eta EAEko udalek hartutako neurriekin bat (kutsadurak ekiditeko eta COVID-19 koronabirusa ez hedatzeko hartutako neurriak).
Halaber, ebazpen horrek ahalbidetzen zuen hilean 3 talde-ekintza egitea 2020ko uztailera arte (uztaila barne). Neurri hori 2021eko uztailera arte luzatzen da.
3.– Dirulaguntzaren lehen ordainketa ordaintzeko aurkeztutako abala ezereztatze aldera, dirulaguntza aurrez justifikatzeko aukera emango da; horrela, ezereztatze hori egingo da deialdiaren 26.1 artikuluan aurreikusitako dokumentazioaren bidez egiaztatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 140 egindako lehen ordainketaren berdina edo handiagoa bada.
Era berean, justifikazio hori onartuko da, baldin eta lehenengo ordainketarako abala behar izan bada, baina bigarrena ordaintzeko behar izan bada, biak 180.303,63 eurotik gorakoak direlako.
ERANSKINA
DEIALDIAK ETA OINARRI ARAUTZAILEAK
1.– Lagundutako enpleguko jarduketetarako laguntzak. 2020ko ekitaldia.
Deialdia:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2020ko otsailaren 25eko bilkuran adostua, 2020ko martxoaren 13ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez.
Araua:
168/2019 Dekretua (2. atala), urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
2.– Enplegu-zentro berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateentzako laguntzak. 2020ko ekitaldia.
Deialdia:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2020ko otsailaren 25eko bilkuran adostua, 2020ko martxoaren 9ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez.
Araua:
168/2019 Dekretua (3. atala; 4. azpiatala), urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
3.– Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko ekainaren 18ko bilkuran adostua, 2019ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez.
4.– Enplegua sustatzeko tokian tokiko ekintzetarako laguntzak. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko otsailaren 27ko bilkuran adostua, 2019ko martxoaren 25eko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez.
5.– Enplegua batez ere eremu eta udalerri behartsuetan sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzak. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko maiatzaren 22ko bilkuran adostua, 2019ko maiatzaren 31ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez.
6.– Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2018ko abenduaren 18ko bilkuran adostua, 2018ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez.
7.– Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa. 2020ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko abenduaren 11ko bilkuran adostua, 2019ko abenduaren 26ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez.
8.– Gazteak itzultzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan gazteak kontratatzeko. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2018ko abenduaren 18ko bilkuran adostua, 2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez.
9.– Gazteak itzultzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan gazteak kontratatzeko. 2020ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko abenduaren 11ko bilkuran adostua, 2019ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez.
10.– 30 urtetik gorako epe luzeko langabeak kontratatzeko laguntzak. 2019ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko irailaren 3ko bilkuran adostua, 2019ko irailaren 12ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez.
11.– 30 urtetik gorako epe luzeko langabeak kontratatzeko laguntzak. 2020ko ekitaldia.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2019ko abenduaren 11ko bilkuran adostua, 2019ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez.
12.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzak. 2019-2021 ekitaldiak.
Deialdia eta oinarri arautzaileak:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia, 2018ko abenduaren 26ko bilkuran adostua, 2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez.