126. zk., 2020ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2549
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariak emandako Ebazpena zer egunetan jarriko den Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako Ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dira.
Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen baitira, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea EHAAko argitaratze-data horrekin berarekin Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpena –Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dituena– argitaratuko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-ohol hauetan:
1.– Segurtasuneko sailburuordetza:
– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
– Trafiko Zuzendaritza.
– Ertzaintzaren Zuzendaritza.
– Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.
2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza:
– Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
– Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
– Giza Baliabideen Zuzendaritza.
3.– Ertzainetxeak:
Berrozi.
Sestao.
Vitoria-Gasteiz.
Erandio-Babes eta Zerbitzu Zentralak.
Iradier-Vitoria.
Erandio-Ikerketa eta Zerbitzu Zentralak.
Laguardia.
Erandio-Trafiko.
Laudio.
Deba Urola: Bergara eta Zumarraga.
Miñones-Vitoria.
Oria: Tolosa eta Beasain.
Balmaseda.
Urola Kosta: Zarautz eta Azkoitia.
Basauri.
Donostia.
Bilbao-Deusto.
Eibar.
Galdakao.
Renteria.
Gernika.
Hernani.
Getxo.
Irun.
Durango.
Oiartzun.
Ondarroa.
Iurreta.
Muskiz.
Bigarrena.– Ohartaraztea lan-poltsen eguneratze prozesuaren aplikazio eremuan dauden pertsonek 15 eguneko epea izango dutela, lan-poltsak osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda iragarki oholetan jarri eta hurrengo egunetik aurrera, 2018ko maiatzaren 1az geroztik eta 2020ko apirilaren 30era arte betetako balorazio eta hurrenkera irizpideei buruzko agiriak aurkezteko, baita behin-behineko zerrendaren aurka egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio – Bizkaia) lan-poltsetatik kentzea eskatzeko ere.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.