126. zk., 2020ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2544
EDIKTUA, 104/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa, zeinaren bidez epaia eman baita uztailaren 18ko 197/2017 Dekretuaren III. eranskineko 13.d) artikuluaren erabateko deuseztasuna deklaratzeko. Dekretu horren bidez, Araxes paper-fabrika eta haren azpiegitura hidraulikoak (Tolosa, Leaburu, Altzo eta Lizartza, Gipuzkoa) monumentu-multzo izendapenaz kultura-ondasun deklaratzen dira.
Jakinarazten da ezen 104/2018 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zela Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 29ko erabakiaren aurka. Erabaki horrek atzera bota zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 24an egindako Administrazioarekiko auzi-errekurtso aurreko errekerimendua, zeinaren bidez uztailaren 18ko 197/2017 Dekretua partzialki aldatzeko eskatu baitzen. Dekretuak Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxeseko paper-fabrika eta bere azpiegitura hidraulikoak monumentu-multzo kategoriarekin kultura-ondasun deklaratu zituen, eta 2017ko uztailaren 27ko EHAAn argitaratu zen (142. zk.). Salak epai irmoa eman du, 2019-10-17an, eta haren epaitzan honako hau erabaki da:
Testu hau erabat deusez deklaratzea: errekurritutako Dekretuaren III. eranskineko babes-araubideko 13.d) artikuluarena: «ahal dela, ibilgu alternatiboa erabiliko da».
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez, publiko egiten da, denek jakin dezaten.
Bilbao, 2020ko ekainaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.