126. zk., 2020ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2540
AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da.
Sail honetako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak emandako biztanleria-datu ofizialak aztertu ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak finkatzen dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntuarekin bat etorriz, bidezkoa da farmazia-bulego berri bat instalatzea Leioako farmazia-eskualdean.
Leioako farmazia-eskualdeak 2.B1.UR.01 erreferentzia du Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren eranskineko B apartatuan. Agindu horren bidez, farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatzen dira, eta eskualde bakoitzean sartzen diren udalerriak adierazten.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egitea, Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).
2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan finkatutako irizpideekin bat etorriz, Farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatu eta eskualde bakoitzean sartzen diren udalerriak adierazten dituen Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduari jarraituz, eta dagozkion biztanleria-datuak aztertu ondoren, deialdiko farmazia-bulegoa Leioako udalerrian jarri behar da, alde batera utzita Leioako 3. barrutiko 1, 2 eta 3. sekzioak, Getxoko farmazia-eskualdeko 2.4.06 osasun-eremukoak baitira (2.A.UR.03).
3.– Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4.– Eskabidea eta harekin batera doan dokumentazioa bitarteko elektronikoz aurkeztu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/servicios/0609202). Han daude eskuragarri bide elektronikoz izapideak egiteko zehaztapenak, eranskinak, eskuliburuak eta ereduak.
5.– Eskabidea aurkeztu ondoko izapideak eta jakinarazpenak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.