125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (440 KB - 22 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2530
AGINDUA, 2020ko ekainaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2020ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.
Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta haien zabalkundeari dagozkionak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak.
Zuzendaritza horrek egoki deritzo musika-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari, jarduketa hori bere eskumenen esparruan sartzen den heinean, jarduera profesional sustatzea, hain zuzen, musika ekoizpena, sustapena eta zabalkunde proiektuei dirulaguntzak ematearen bitartez. Horretarako dirulaguntza modalitate hauek jasotzen dira: musika partituren edizioa, musika-proiektu unitarioak eta musika-ekimen enpresarialak eta musika programazioa. Halaber, musika programazioareren eremuan musika areto pribatuetan Euskal Herriko musikarien presentzia indartzea indartu nahi da (Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatea), hala nola musika zikloak sendotzea (Musika zikloen modalitatea), musika eskaintza egonkorra sortzeko eta publikoak sortu eta fidelizatzeko. Neurri horren bitartez, euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, beren ahalegina aintzatetsita ikusteaz gain, beren finantzabideak areagotzeko aukera emango dieten beste merkatu batzuk jorratzea.
Era berean, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea, modalitateak eta proiektuak garatzeko epea.
1.– Agindu honen bitartez, 2020ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak nola emango diren arautuko da.
2.– Deialdi honetan dirulaguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:
– II. kapitulua: Musika-partituren edizioa.
– III. kapitulua: Musika-proiektu unitarioak.
– IV. kapitulua: Musika-ekimen enpresarialak.
– V. kapitulua: Zuzen-Zuzenean Zirkuitua.
– VI. Kapitulua: Musika zikloak.
3.– Partituren edizioa, musika proiektu unitarioen eta musika-ekimen enpresarialen modalitateetan diruz laguntzen diren proiektuak, 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean garatu behar dira.
4.– Zuzen-Zuzenean zirkuituaren eta Musika zikloen modalitateetarako, deialdiak jasotako epea 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartekoa da.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta emateko prozedura.
1.– Dirulaguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 600.000 eurokoa izango da, eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da:
a) Musika-partituren edizioa: 30.000 euro.
b) Musika-proiektu unitarioak: 162.000 euro.
c) Musika-ekimen enpresarialak: 214.000 euro.
d) Zuzen-Zuzenean Zirkuitua: 140.000 euro.
e) Musika zikloak: 54.000 euro.
2.– Dirulaguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, modalitate bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eta deialdi honen 10. artikuluan finkaturiko prozeduraren arabera, eskabideak baloratu eta dirulaguntzak banatuko dira, deialdiari esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.
3.– Eskabide kopuruagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik, modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Kultura Sustatzeko zuzendariak gainerako kopurua ebatzi gabeko beste modalitateetara eramatea proposatu ahalko dio Kultura sailburuordeari. Kasu horretan, intsuldaketak modu proportzionalean egingo dira, modalitate bakoitzeko hasierako zuzkiduraren eta eskatutako zenbatekoaren arteko desorekaren arabera.
3. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.
1.– Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuragarriek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
b) Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea baita, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere, 12.4 artikuluan finkaturikoaren arabera.
3.– Ezin dute laguntzarik jaso dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik duten pertsona eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
4.– Halaber ezingo dira onuradunak izan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan jasotako gainontzeko egoeratan dauden pertsonak edo entitateak.
4. artikulua.– Bideragarritasuna, lagundu daitezkeen gastuak, azpikontratazioa eta laguntzen muga orokorra.
1.– Proiektuak, ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrera eramateko beharrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da; sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua barne delarik. Eskabideak ezin izango du inola ere gainditu modalitate bakoitzerako aurreikusitako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.
2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren esparruan, diruz lagundu daitezkeen eta justifikatu behar diren gastuak, proiektu bakoitza garatzeko behar-beharrezkoak direnak izango dira, modalitate eta jardueraren tipologiaren arabera: koordinazioa; sorkuntza, ekoizpena; interpretazio artistikoa edo garapena; ekoizpen teknikoa; sustapena eta hedapena. Kanpo geratuko dira inbertsio- eta BEZ-gastuak.
Pertsonal-gastutzat hartu ahal izango dira eta nominen bidez justifikatu, pertsona edo erakunde eskatzaileak berak garatutako kudeaketarekin edo koordinazioarekin zerikusia dutenak.
Aurrekontu osoari dagokionez, eskatzaileak proiektuaren memorian aurkeztu beharko ditu kalkulatzeko erabilitako erreferentzia zehatzak (6.2.1.a artikulua).
3.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 75era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira onuradunak dirulaguntza jaso duen proiektua bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Edozein kasutan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie onuradun eta kontratatzaileei.
4.– Deialdi honetako modalitate guztietarako, administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 80.
5. artikulua.– Eskabideak: epea eta moduak.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte. Pertsona fisikoek bitarteko presentziala ere erabili ahalko dute.
3.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz izapidetzeko argibideak egoitza elektroniko honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/musika_jarduera/y22-izapide/eu/, baita Zuzenean-Administrazio egoitzetan ere, beti ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta soilik.
4.– Aurrez aurreko bidea hautatzen duten pertsonek Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta soilik (https://euskadi.eus/hitzrdua-zuzenean); EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean aurkeztu ahal izango dute beren eskabidea.
5.– Pertsona fisikoek eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiltzeak –aurrez aurrekoa edo elektronikoa– ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, edonoiz aldatu daiteke-eta bidea.
6.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
7.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta gainerako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
8.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
6. artikulua.– Betekizunen akreditazioa, ekarri beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.
1.– Eskatzaileari buruzko agiriak.
a) Pertsona fisikoen kasuan:
– Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren identitatea egiaztatzeko agiria.
b) Pertsona juridikoen kasuan:
Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeak: eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez dute inskripzio hori egiaztatzeko agiririk aurkeztu behar.
Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako entitateek haien legezko eratzea egiaztatu beharko dute, beren izaera juridikoaren arabera, bai eta pertsona ordezkariaren identitatea ere; gainera, ordezkaritza-ahalorde nahikoa dutela justifikatu behar dute. Horretarako, agiri hauek aurkeztuko dituzte:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, eta dagokien Erregistro Publikoetan inskribatuta daudelako egiaztagiria.
– Identifikazio fiskalaren zenbakiaren txartel.
– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordearena ere.
– Deialdi honetan parte hartzeko entitatearen gobernu-organoaren akordioa.
c) Pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, dirulaguntza eskatu duten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartu baitzen. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, baina, kasu horretan, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak aurka egiten ez badu.
2.– Proiektuari dagokion dokumentazioa.
1.– Modalitate guzietarako dokumentazioa:
a) Oroitza orokorra, eduki hauekin:
1) Egindako eskaeraren markoan garatu beharreko jardueren zehaztapena;
2) Aurrekontua kalkulatzeko erabilitako erreferentziak;
3) Pertsona, aretoa edo entitate eskatzailearen ibilbidea;
4) 2019ko jarduera eta ekoizpenari dagokion oroitza.
b) Modalitatea bakoitzari dagozkion Formularioak, deskargatzeko ereduaren arabera:
– Eskabidearen laburpena;
– Pertsona edo entitatearen profila eta bere jarduerari dagokiona;
– Artistaren edo musika taldearen (musika-ekoizpenetarako, Proiektu unitarioen eta Enpresa-ekimenen modalitateetan);
– 2019an programaturiko kontzertuak (Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatea);
– 2018, 2019 eta 2020-21eko zikloen datuak (Musika zikloen modalitatea);
– Proiektuaren aurrekontua eta haren kalkulurako erabilitako erreferentziak;
– Hala badagokio, beste dirulaguntzen aitorpena.
2.– Documentos específicos por modalidades.
a) Partituren edizioen, Proiektu unitarioen eta enpresa-ekimenen modalitateetako produkzio-proiektuak: Egileen eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitormena.
b) Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatea:
1) Musika-ekitaldietarako behar den hirigintza- edo udal-lizentzia izatea eta edukieraren inguruko erreferentzia.
2) Eskatzailea ez bada aretoaren gerentea: gerentziak sinaturiko agiria: gerentzia horren egiaztagiria, eskatzaileari deialdi honen xede den musika-programazioa kudeatzeko emandako gaitasunari dagokionez.
c) Musika-zikloen modalitatea: hala badagokio, eskabidearen xede den musika-ziklorako 2018ko eta 2019ko edizioetan lortutako dirulaguntzen egiaztapena.
3.– Dokumentazioa aurkezteko formatua.
Eskabide-orriarekin batera, eta erabilitako bidea edonolakoa dela ere (presentziala edo elektronikoa), dokumentazio guztia, ahal delarik, euskarri elektronikoan aurkeztu behar da, honako ezaugarri hauen arabera:
a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.
b) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
c) Musika edo ikusentzunezko erreferentziak, web helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.
4.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:
a) Xede bera duten eta bestelako administrazioei edo erakunde publikoei zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.
b) Aurreko bi urteotan eta aurten, edozeinengatik, jasotako «minimis» motako dirulaguntzei buruzko adierazpena jakinaraztea.
c) Eskabidea egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).
d) Eskabidean eta erantsitako dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.
7. artikulua.– Deialdia eta emandako dirulaguntzak kudeatzeko organoa.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak egitea.
Era berean, dirulaguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko Zuzendaritza horrek beraien jarraipena egingo du eta horretarako egoki ikusten dituen ikuskapenak egin ahal izango ditu. Eragin horietarako pertsona onuradunak behartuta daude eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera.
8. artikulua.– Eskaeretako azterketa, akatsen zuzenketa eta onarpena.
1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, tramitazio elektronikoa derrigorrez egin behar duen baten batek aurrez aurreko eskaera egiten badu, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
3.– Akatsak zuzentzeko fasea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertuko ditu eta egiaztatuko du deialdiko eskakizun orokorrak eta modalitate bakoitzeko eskakizun espezifiko guztiak betetzen direla. Horren ondoren, aurreikusitako balorazio-prozesurako zer proiektu onartu erabakiko du.
Edonola ere, eskabide guztiei buruzko ebazpena eta jakinarazpena agindu honen 12. artikuluari jarraituz egingo da.
9. artikulua.– Balorazio batzordeak.
1.– Onartutako proiektuak aztertu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da modalitate bakoitzerako. Horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.
2.– Balorazio Batzordeetako burua Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da edo hark izendatutako pertsona.
Idazkari gisa Zuzendaritza bereko teknikari bat izango da, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.
Batzordeetako bokalak bi gutxienez eta bost gehienez izango dira, musikarekin edo kultur kudeaketarekin zerikusia duten profesionalen artetik izendatuta, berdin delarik independenteak diren edo gai honetan adierazgarriak diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan integraturik dauden. Horien izendapena Kulturako sailburuordeak egingo du.
3.– Balorazio-batzordeak eratzerako, ezinbestekoa da Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikulua betetzea.
4.– Modalitate bakoitzeko Balorazio Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari.
5.– Batzordeek, beharrezkoa irizten diotenean, egoki ikusten diren argibideak emateko eskatu ahal izango diete eskatzaileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero. Halaber, Musika ekimen enpresarialen modalitatean eskabidea egiten duten pertsona guztiek Batzordearen aurrean beren proiektua defendatzeko aukera izango dute horrela eskatuz gero (1. formularioan). Proiektu bakoitzari 15 minutu eskainiko zaizkio gehienez.
10. artikulua.– Baloraziorako eta dirulaguntzak banatzeko prozedurua.
1.– Modalitate bakoitzera aurkeztutako proiektuen balorazioa bi fasetan egingo da: lehenengo fasean, eskabideek modalitate horretan eman daitezkeen puntuen% 50 lortu beharko dute gutxienez, bigarren balorazio-fasera igaro ahal izateko. Era berean, baztertu egingo dira puntuazio osoaren% 55era iristen ez diren proiektuak.
Nolanahi ere, artikulu honetan araututakoaren arabera, modalitate bakoitzeko diru-baliabideen araberakoa izango da dirulaguntza lortzea.
2.– Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren proportzioan zehaztuko da dirulaguntzen zenbatekoa, eta modalitate bakoitzerako ezarritako gehieneko mugatik abiatuta hasiko da kalkulua, harik eta dagokion diru-erabilgarritasuna agortu arte.
Hala ere, Zuzen-Zuzenean zirkuituaren modalitatean, azken kalkulurako 28.4 artikuluan aurreikusitako moduluen prozedura aplikatuko da.
3.– Bukaerako dirulaguntzak 4.4 artikuluan finkaturiko kopuru-muga orokorrak errespetatuko ditu baita modalitate bakoitzekoak ere.
11. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta modalitateen artekoa.
1.– Agindu honen 4.4 artikuluan eta artikulu honen gainerako paragrafoetan adierazitakoa errespetatuz, deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
2.– Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez proiektuaren zatiren bat egiteko.
3.– Deialdiko modalitateren batean dirulaguntza jasotzen duen proiektu musikal batek ezingo du beste modalitateetako dirulaguntzarik jaso, bateraezinak baitira. Aurreikuspen honek ez du eraginik izango Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren eta Musika zikloen modalitateetan emandako dirulaguntzen bitartez kontrataturiko musika-ekoizpenei dagokienez.
4.– Era berean, ezingo zaizkio pertsona eskatzaile berari batera dirulaguntzarik eman Musika proiektu unitarioen eta Musika-ekimen enpresarialen modalitateetan; ezta pertsona eskatzaile berari ere Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren eta Musika zikloen modalitateetan ere.
12. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesdun guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik. Gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen horren erreferentzia bat argitaratuko da. Lehenik egin den jakinarazpen-data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
2.– Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3.– Jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45 artikuluaren eta 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, Jakinarazpen-sistemak jakinarazpena ze egun eta ordutan jarri den interesdunaren eskuetan ahalbidetuko du; eta interesduna noiz sartu den edukira. Sartzen den momentutik aurrera pentsatuko da jakinarazpena eginda dagoela.
Jakin baldin badakigu iritsi zaiola jakinarazpena, baina hamar egun natural geroago oraindik ez baldin bada edukira sartu, ulertuko dugu jakinarazpena ukatu egin duela. Izapidea eginda dagoela ulertuko da eta prozedurak aurrera jarraituko du, non eta ez den garbi geratzen, ofizioz edo interesdunak eskaturik, teknikoki ezinezkoa izan zaiola edukira sartzea.
4.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean horren gaineko ebazpena ematen bada.
13. artikulua.– Betebeharrak.
Laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita, aldaketak onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu egin dela ulertuko da.
c) Deialdi honetan jasotako jarduerei dagozkien betebeharrak eta araudi profesionalak eta lanekoak betetzea, hain zuzen: musika-obren ekoizpena eta edizioa; aretoen kudeaketa; musika-jardueren programazioa eta antolaketa.
d) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
e) Dirulaguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren disko, katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainerako material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikaren dirulaguntza espresuki adieraztea. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.
f) Agindu honetan ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntzak eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak, baita Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 14. artikuluan jasotako.
14. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.
1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
b) Gainerako % 50a, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari.
2.– Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, betiere 2021eko azaroaren 30a baino lehen, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
1.– Egindako jarduerei buruzko txostena eta ebaluazioa.
2.– Dagozkion agiri edo material hauek:
a) Ekoizpen eta edizio grafikoak, soinudunak edo ikus-entzunezkoak: editatutako edo ekoitzitako materiala.
b) Zuzeneko musika ekoizpenen estreinaldiak: kontratua edo haren egiaztagiria.
c) Partituren edizioa: obra ISMN-ko (International Standard Music Number) erregistroaren egiaztagiria.
d) Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren eta Musika Zikloen modalitateak: emandako dirulaguntzaren eremuan programaturiko kontzertuen eta taldeen zerrenda eta datuak (data, musika taldeak, sarreraren prezioa eta bertaratutako publikoa).
e) Diruz lagundutako edozein proiektuari dagokionez: jarduera sustatzeko edo zabaltzeko katalogoak, programak eta landutako beste edozein material; Kultura eta Hizkuntza politikaren sailak emandako dirulaguntzaren aipamenaz (13.e artikuluan aipaturiko betebeharra).
3.– Justifikazio ekonomikoa:
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
1) Burututako proiektua dela-eta izandako gastuen eta sarreren balantzeari buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
2) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda (5.3 artikuluan aipaturiko euskadi.eus-eko helbide elektronikoan ezarritako ereduaren arabera).
Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren eta Musika Zikloen modalitateetarako, zerrenda horrek, programaturiko kontzertu guztien gastu xehatuak jaso beharko ditu: katxe, ekoizpena eta promozioa.
3) Proiektua garatzeko eginiko gastuak zuritzeko egiaztagiriak eta fakturak. Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren eta Musika Zikloen modalitateetan, katxeei dagozkien fakturak aurkeztu beharko dira dena den.
4) Helburu berbererako jasotako beste laguntzen aipamena, baldin eta eskabidea aurkeztu zen unea, onuradunak horien berri ez izanagatik aitortu ez bazituen.
5) Dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko kontuan hartu behar dira eskabide-aurkezpenak direla-eta agindu honen 5. artikuluan emandako argibideak. Halaber, justifikazio-ereduak artikulu horretako 5.3 puntuan aipaturiko egoitza elektronikoan ikusgai daude.
15. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete egin dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik ere dirulaguntzaren bat jasoz gero, dirulaguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.
16. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
b) Agindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
d) Dirulaguntzekin lotutako beste edozer eta, zehazki, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotakoak.
2.– Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko Dekretua, hurrenez hurren).
II. KAPITULUA
MUSIKA-PARTITUREN EDIZIOA EGITEKO DIRULAGUNTZAK
17. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Modalitate honen xedea da partituren edizio eta banaketa profesionaleko proiektuak laguntzea da, zuzenean zabalduak izateko, hain zuzen, 18. artikuluan araututakoaren arabera.
2.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzak alde batera utzi gabe, eskatzaileek honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute:
a) 2017. urtea baino lehen musika-jarduera profesionala egin izana.
b) Euskal konpositoreen gutxienez hiru obra argitaratu izana 2017tik.
18. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak eta dirulaguntzen muga.
1.– Diruz lagundu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten proiektuak:
a) Obrei dagokienez: Euskal Herrian jaio edo bizi diren egileek osatutako lanak argitaratzea. Puntualki, beste egile batzuen lantzat hartu ahal izango dira, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz, intereskoak badira Euskal Herriko musika-jardueran edo -ondarean duten harremanagatik edo eraginagatik.
b) Banaketari dagokienez:
– Argitalpen inprimatua eginez gero, gutxienez 300 aleko tirada bat egitea (ganbarako obrak edo formatu handiko obra sinfonikoak izan ezik, non, obraren eta edizioaren helburuaren arabera, ohiko usuak kontuan hartuko baitira).
– Banaketa digitalaren kasuan, salmentarako plataforma komertzial egokia izatea.
2.– Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa.
3.– Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar baterako dirulaguntza jaso ahal izango du gehienez, nahiz eta horren barruan argitalpen proiektu desberdinak azaldu eta aurrekontu egin (lau gehienez).
4.– Dirulaguntza emanez gero, onuradun bati eman beharreko gehieneko dirulaguntza 7.500 euro izango da gehienez.
19. artikulua.– Esleipen-irizpideak.
Dirulaguntzen esleipena 2.2 eta 10.1 artikuluetan adierazitako prozeduraren eta ondoren zehazten diren irizpideen arabera egingo da.
1.– Lehen balorazio-fasea guztizko (guztizko puntuazioaren % 60).
Fase honetan, Balorazio Batzordeak irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:
A) Interesa kulturaren, musikaren, ondarearen edota artearen ikuspegitik, egilea eta editatu beharreko obra kontuan hartuta (% 35).
B) Argitalpen- eta hedapen-plana (% 10).
C) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
1) Aurrekontuaren zehaztasuna eta koherentzia (% 10).
2) Autofinantzaketa-maila (% 5).
2.– Bigarren balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 40).
Lehenengo fasea gainditu duten proiektuak baloratu egingo dira, eta beren puntuazioa handitu ahal izango dute, honako irizpideen eta puntuazio orokorraren portzentaje hauen arabera:
D) Erakunde eskatzailearen ibilbidea, honako hauen arabera:
1) Euskal Herriko konpositoreen lanen jardueran eta katalogoan duen eragina (% 10).
2) Erakundearen ibilbidea partituren edizioaren esparruan (% 5).
3) Antzinatasuna (% 5).
E) Euskararen presentzia edizio planean (% 10).
F) Aurkeztutako proiektuan emakumeek osatutako partiturak editatzea (% 10).
III. KAPITULUA
MUSIKA-PROIEKTU UNITARIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
20. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Dirulaguntza modalitate hau musika-proiektuak garatzen laguntzeko da, 21. artikuluan araututakoaren arabera.
2.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzak alde batera utzi gabe, eskatzaileek honako baldintza hauek egiaztatu beharko dituzte:
1.– 21.1.1 artikuluan aipatzen diren jardueretarako, dagokion musika taldeak hauetako irizpide bat, gutxienez, betetzen duela:
a) Bi disko gutxienez argitaratua izana eta lehenengoa, 2015. urtea baino lehen.
b) Bere musika ibilbide osoaren zehar, Euskaditik kanpo 45 kontzertu profesional egin izana.
2.– 21.1.2 artikuluan aipatutako jardueretarako, modalitate honetako arloetan bi proiektu gutxienez egin izana, 2015. urtearen ondoren.
3.– Aurreko paragrafoan aipaturiko irizpideei dagokienez, egungo izen desberdina duten musika taldeen edo lan ekipoen proiektuen erreferentziak onartuko dira, baldin eta Balorazio Batzordearen iritziz, proiektuotan pertsona edo talde horren inplikazioa behar bezala egiaztatuta gelditzen bada.
21. artikulua.– Laguntzen diren jarduerak eta laguntzetako mugak.
1.– Modalitate honen bitartez, jarduera hauek diruz lagundu ahal izango dira:
1.– Aktiboan dauden eta Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariak:
a) Musika-ekoizpenak.
Deialdi honen ondorioetarako, produkziotzat hartuko da musika-lan bat jendeaurrean, zuzenean ala formatu fonografikoan edo beste batean, lehen aldiz aurkeztea ahalbidetzen duten aurretiazko entseguak eta emanaldi materialen multzoa.
b) 2017. urtearen ondorengo musika proiektu baten promozioa eta zabalkundea.
2.– Euskal musikaren alorreko bestelako ekintzak:
Honako jarduera-mota hauek diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta dagokion memorian eta jarduera-planean egiaztatzen bada interesa eta eragina dutela kolektibo profesional zabaletan edota bi lurralde historikotan gutxienez:
a) Musika-sektore profesionaleko eragileen prestakuntza.
b) Euskal Herriko musika-jarduera ikerketa eta zabalkundea.
c) Publikoak sentsibilizatzea edo prestatzea.
2.– Artikulu honetan aurreikusitako jarduerei dagokienez, deialdi honen esparruan ezarritakoa baino garrantzi eta iraupen handiagoko beste batzuen fase partzial gisa formulatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira, baldin eta eskabidearen xede den proiektuan dirulaguntza justifikatzeko azken produktu zehatz bat aurreikusten eta formulatzen bada, 14. artikuluan ezarritako baldintza eta epeetan. Nolanahi ere, deialdi honetan dirulaguntza lortzeak ez luke horrelako proiektuetarako inolako lehentasunik edo meriturik ekarriko hurrengo deialdietan.
3.– Proiektuek, beren diseinu eta prestaketarako beharrezkoak diren zeregin eta materialei dagozkien lanak eta aurrekontuak jaso ahal izango dituzte, bai eta horien garapenari edo jendaurreko lehen aurkezpenari dagozkionak ere.
4.– Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:
a) artikulu honen 1. puntuan aipatutako ekoizpen edo jardueren lehengo aurkezpenaren ondorengo kontzertuak, berrargitalpenak edo halako ekitaldiak.
b) Formakuntza akademikora edo eskolarrera soilik bideratutako jardueren edo materialen edizioa.
c) Sariak eta lehiaketak.
d) Abesbatzen elkarteen eremutik bultzatutako jarduerak.
e) Artisten ordezkaritza jarduera orokorra.
5.– Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du eta eman litekeen dirulaguntza ezingo du 7.500 euroko kopurua gainditu.
22. artikulua.– Esleipen-irizpideak.
Dirulaguntzen esleipena 2.2 eta 10.1 artikuluetan adierazitako prozeduraren eta ondoren zehazten diren irizpideen arabera egingo da.
1.– lehen balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 65)
Fase honetan, Balorazio Batzordeak irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:
A) Proiektuaren interesa eta balio artistiko-kulturala (% 35).
– 21.1.1 artikuluaren eremuan sartutako proiektuetarako:
1) Balio musikal-artistiko orokorra.
2) Gaur egungo musika-panoramarekiko berrikuntza-maila.
3) Ondare-balioa.
4) Musikaren hedapenerako eta sentsibilizaziorako ekarpenak.
Irizpide horietako bakoitza 25 puntura arte baloratu ahal izango da, batura osoa 35 puntutik gorakoa ez bada.
– 21.1.2 artikuluaren eremuan sartutako proiektuetarako:
5) Sektorearen eta/edo lurraldearen interesa eta eragina -ikus 20.1.2 artikulua- (% 25).
6) Balio espezifikoa tipologiari dagokionez (% 10).
B) Garapen- eta hedapen-plana (% 15).
C) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
1) Xehetasuna eta koherentzia (% 10).
2) Autofinantzaketa-maila (% 5).
2.– Bigarren balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 35).
Lehenengo fasea gainditu duten proiektuak baloratu egingo dira, eta beren puntuazioa handitu ahal izango dute, honako irizpide eta portzentaje hauen arabera, puntuazio orokorrari dagokionez:
D) Musika-prestakuntzaren eta/edo proiektuaren ardura duten taldeen ibilbidea, honako hauen arabera:
– 21.1.1 artikuluaren eremuan sartutako proiektuetarako:
1) Musika-prestakuntzaren ibilbidea (% 5).
2) Argitaratutako diskoen kopurua, guztira (% 5).
3) Itunen guztizko kopurua 2018an eta 2019an (% 5).
– 21.1.2 artikuluaren eremuan sartutako proiektuetarako:
4) Sektorearen eta/edo lurraldearen interesa eta eragina (ikus 21.1.2 artikulua) (% 10).
5) Balio espezifikoa tipologiari dagokionez (% 5).
E) Proiektuan euskararen presentzia –% 10eraino–:
1) Testua euskaraz duten edo osorik euskaraz garatu diren proiektuak (% 10).
2) Eduki elebidunak edo garapenaren% 50 euskaraz duten proiektuak (% 5).
F) Emakumeen presentzia proiektuko jardueretan –% 10 arte, erreferentzia horien arabera–:
1) Musikaren lidergo artistikoa (% 5).
2) Emakumeen heren bat edo gehiago prestakuntza artistikoan edo zuzendaritza- eta antolaketa-lanetan (% 5).
IV. KAPITULUA
MUSIKA-EKIMEN ENPRESARIALETARAKO DIRULAGUNTZAK
23. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Dirulaguntza modalitate hau musika-proiektuak garatzen laguntzeko da, 24. artikuluan araututakoaren arabera.
2.– 3.1 artikuluan aipatzen direnez gain, modalitate honetako eskatzaileek dagozkien ondorengo baldintzak bete behar dituzte.
a) 2017. urtea baino lehen egitura juridiko berberaren bitartez enpresa jarduera garatu izan, hauetako arloren batean:
– Ekoizpen fonografikoa.
– Zuzeneko musika ekoizpena edo ordezkaritza.
– Musika-zabalkundea.
– Publikoen sentsibilizazioa.
b) 2019. urtean zehar 4 euskal artista edo talde eta proiektu desberdinei sustapen enpresariala eman izana.
24. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak eta laguntzetako mugak.
1.– Modalitate honen bitartez, ondorengo jarduera bat edo gehiago kontenplatzen dituzten proiektuak sustatuko dira:
1.– 21.1 artikuluan aipatutako guztiak (Musika-proiektu unitarioen modalitatean).
2.– Entitatea musika jarduera eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.
2.– Modalitate honetan diruz lagundu daitezkeen eta baztertutako jarduerei dagokienez, 21. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak ere aplikatuko dira.
3.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzeko eskabide bakarra lagundu ahal izango da diruz, nahiz eta horren barruan proiektu edo jarduera desberdinak zehaztu eta aurrekontu egin (lau gehienez).
4.– Dirulaguntza emanez gero, onuradun bati eman beharreko gehieneko dirulaguntza 22.500 euro izango da gehienez.
25. artikulua.– Esleipen-irizpideak.
Dirulaguntzen esleipena 2.2 eta 10.1 artikuluetan adierazitako prozeduraren eta ondoren zehazten diren irizpideen arabera egingo da.
1.– Lehen balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 50).
Fase honetan, Balorazio Batzordeak irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:
A) Proiektuaren interesa eta balio artistiko-kulturala (% 25).
– 21.1 eta 24.2 artikuluetan jasotako proiektuen kasuan:
1) Balio musikal-artistiko orokorra.
2) Gaur egungo musika-panoramarekiko berrikuntza-maila.
3) Ondare-balioa.
4) Musikaren hedapenerako eta sentsibilizaziorako ekarpenak.
Irizpide horietako bakoitza gehienez 20 punturekin baloratu ahal izango da, batura osoa 25 puntutik gorakoa ez bada.
– 21.2 artikuluaren eremuan sartutako proiektuetarako:
5) Sektorearen eta/edo lurraldearen interesa eta eragina –ikus 21.1.2 artikulua– (% 20).
6) Balio espezifikoa tipologiari dagokionez (% 5).
B) Garapen- eta hedapen-plana (% 10).
C) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
1) Xehetasuna eta koherentzia (% 10).
2) Autofinantzaketa-maila (% 5).
2.– Bigarren balorazio-fasea (puntuazio globalaren% 50).
Lehenengo fasea gainditu duten proiektuak baloratu egingo dira, eta beren puntuazioa handitu ahal izango dute, puntuazio globalarekiko honako irizpide eta portzentaje hauen arabera.
D) Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionalaren ekoizle eta hedatzaile gisa, honako hauen arabera:
1) Antzinatasuna (% 5).
2) Langileen bolumena (% 5).
3) Ibilbide orokorra (% 5).
4) Erakundeak Euskadiko musika-jardueran duen eragina (% 5).
E) Enpresa musika-jardueraren panoramara egokitzea eta planteamenduak egitea (% 10).
F) Euskararen presentzia, –% 10eraino, erreferentzia hauen arabera–:
1) Euskarazko edukiak aurkeztutako proiektuan (% 10).
2) Enpresaren ibilbidea musika sorkuntzari – ekoizpenari dagokionez (% 5).
G) Emakumearen presentzia –% 10eraino, erreferentzia hauen arabera–:
1) Lidergo artistikoa proiektuko jardueretan (% 5).
2) Enpresaren zuzendaritza- eta antolaketa-lanetan emakumeen herena edo gehiago egotea (% 5).
V. KAPITULUA
ZUZEN-ZUZENEAN ZIRKUITUAREN MODALITATEA
26. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Dirulaguntzen modalitate honen helburua musika-aretoetan kontzertuak antolatzen laguntzea da, 27. artikuluan araututakoaren arabera.
2.– 3.1 artikuluan adierazitako baldintzak alde batera utzi gabe, eta programazioa egingo den aretoari dagokionez, eskatzaileek honako hauek egiaztatu beharko dituzte:
a) Lokalaren eta/edo haren programazioaren kudeaketaren titularitatea.
b) Ordain-sarrerako ondorengo musika-ekitaldi kopurua gutxienez, programatu izana 2019. urtean, kanpoan utzita DJ saio esklusiboak eta ospakizun partikularrak:
– 100.00 biztanletik gorako herriak: 20.
– Gainerako herriak: 12.
3.– Era berean, programa garatuko den aretoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Euskararen eremu geografikoaren barruko kokapena (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).
b) Musika-ekitaldietarako hirigintza- edo udal-lizentzia eta gainerako erantzukizun zibileko aseguruak izatea.
c) Gutxienez 120 pertsonako legezko edukiera izatea.
d) Musika-programaziorako ekipamendu eta teknikari egonkorrak izatea.
27. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak eta dirulaguntzen muga.
1.– Deialdi honen eremuan sartzen diren kontzertuek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
1.– Programatu beharreko musika-taldeek bi baldintza hauetako bat bete beharko dute gutxienez:
a) Musika-sortzailea edo haren ohiko kideen erdia gehi bat Euskal Herrian jaioak edo bertan bizi direnak izatea.
b) Ohiko errepertorioan gehien erabiltzen den hizkuntza euskara izatea.
2.– Deialdiaren xede diren kontzertu guztietan ordainketa-sarrera bat izatea.
3.– Parte hartzen duen edozein musika talderi 200 euroko gutxieneko katxea ordaintzea (BEZ kanpo).
2.– Eskaerari dagokion proiektuak, artikulu honetan definituriko irizpideen arabera, egin beharreko gutxienezko kontzertu kopurua zehaztu beharko du, berauentzako orotariko aurrekontua baita eskaturiko kopuru ekonomikoa, 4. artikuluan finkatutakoaren arabera.
3.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzeko proiektu bakarra lagundu ahal izango da diruz, eta, dirulaguntza emanez gero, gehienez 18.000 euroko dirulaguntza eman ahal izango da.
28. artikulua.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak eta banaketarako prozedura.
2.2 eta 10.1 artikuluetan adierazitako prozeduraren eta ondoren zehazten diren irizpide eta prozeduren arabera esleituko dira dirulaguntzak.
1.– Lehen balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 35).
Fase honetan, Balorazio Batzordeak irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:
A) Entitate - areto- eskatzailearen ibilbidea, honako hauen arabera:
1) Kultura-profila eta programazioaren koherentzia (% 10).
2) Antzinatasuna Zuzen-Zuzenean zirkuituko parte-hartzaile gisa (% 10).
B) Programazioaz bestelako kultura-jardueren programa, honako hauen arabera:
1) 2019an garatutako proiektuak (% 10).
2) 2020-2021 aldirako jarduera-plana (% 5).
2.– Bigarren balorazio-fasea (puntuazio globalaren% 65).
Lehenengo fasea gainditu duten proiektuak baloratu egingo dira, eta beren puntuazioa handitu ahal izango dute, puntuazio globalarekiko honako irizpide eta portzentaje hauen arabera.
C) Ordainketarako musika-programazio egiaztatua 2019an, honako erreferentzia hauen arabera:
1) Programatutako musika-taldeen kopurua, guztira (% 25).
2) Talde nagusi gisa programatutako euskal taldeen kopurua (% 15).
3) Euskarazko errepertorio nagusia duten programatutako taldeen kopurua (% 15).
4) Emakumeen lidergoa edo presentzia nagusia duten taldeen kopurua (% 10).
3.– Areto bakoitzaren azken puntuazioa C) irizpidean finkatzeko, lau itemetan lortutako puntu zuzenen batukaria proportzionalki haztatuko da 65 eta 30 puntu arteko tartean.
4.– 10.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa (55 puntu) gainditzen duten aretoek dirulaguntza eskuratu ahal izango dute, eta horien zenbatekoa honela kalkulatuko da:
a) Lortutako puntuazioaren arabera, modu proportzionalean eta haztatuan, 2 eta 9 arteko indizea aplikatuko zaio eskatzaile bakoitzari. Indize hori dagokion modulu estandarrarekin biderkatuko da, aretoaren edukieraren arabera:
– 120 eta 199 artean: 1.600 euro.
– 200 eta 399 artean: 1.800 euro.
– 400 eurotik gorakoak: 2.000 euro.
b) Emango diren azken zenbatekoak lortutako puntuazioaren proportzioan kalkulatuko dira, betiere 4.4 eta 27.3 artikuluetan adierazitako dirulaguntzen gehieneko mugak errespetatuz.
VI. KAPITULUA
MUSIKA ZIKLOEN MODALITATEA
29. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Dirulaguntzen modalitate honen helburua musika-ziklo espezializatuak antolatzen laguntzea da, 30. artikuluan araututakoaren arabera.
2.– 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak alde batera utzi gabe, honako alderdi hauek egiaztatu beharko dituzte:
a) Eskatzaileari dagokionez: musika-jarduerarekin, oro har, eta proiektuaren xede den zikloaren musika-gai zehatzarekin lotutako profila eta ibilbidea, 2009az geroztik gutxienez.
b) Musika-zikloari dagokionez: programaren antzinatasuna eta jarraitutasuna, genero-erreferentzia eta hedapen-marka berdintsuarekin, gutxienez 2011tik, eta gutxienez 8 edizio.
c) Zikloaren aurreko 2018. eta 2019. edizioei dagokienez, 30. artikuluko 1.4 paragrafoa betetzen dela egiaztatu beharko da.
30. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak eta dirulaguntzen muga.
1.– Dirulaguntzaren xede den musika-zikloaren 2020-2021 edizioak honako baldintza hauek egiaztatu beharko ditu:
1.– Programazioaren edukia musika-genero espezifiko batean espezializatua izatea.
2.– Programazio-egutegia, gutxienez lau hilabetekoa, deialdirako ezarritako denbora-eremuaren barruan (1.3 artikulua) eta 10 kontzertu data gutxienez.
3.– Parte hartzen duen edozein musika talderi 200 euroko gutxieneko katxea ordaintzea (BEZ kanpo).
4.– Gutxienez honako hiru baldintza hauek betetzen direla egiaztatzea:
a) Erreferentziazko kalitate-programa genero horretan, parte hartzen duten musikarien edo musika-taldeen mailari dagokionez.
b) Programazioa Euskal Herriko hiru lurraldetan.
c) Gutxienez 15 kontzertu.
d) Euskal Herriko musikarien interpreteen eta/edo obren % 40ren gutxieneko ehunekoa.
e) Aurreikusitako kontzertuen herenean, gutxienez, ordainpeko sarrera izatea.
f) Beste bi erakunde publikoren finantza-laguntza izatea.
2.– Kanpoan geratuko dira:
a) Jaialdi gisa izendatutako musika-programak edo 30.1.2 paragrafoan adierazitakoa baino denbora-tarte laburragoan programatutakoak.
b) Izaera orokorreko beste ekitaldi batzuen esparruan edo beste jarduera-mota batzuen osagarri gisa sartutako programak.
c) Orain arte ziklo espezializatu gisa identifikatu gabeko musika-areto edo -sustatzaile baten ohiko programazioa.
3.– Proiektuek zehaztu egin beharko dute zenbat kontzertu, gutxi gorabeherako egutegi bat eta gutxienez aurreikusitako kontzertuen % 30 programazioaren xehetasunak; aurrekontu xeheaz gain, dagokion eskaera ekonomikoa ere zehaztu beharko dute, eta ezingo dituzte deialdian ezarritako mugak gainditu.
4.– Modalitate honetan, onuradun bakoitzeko proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza, eta eskatu eta eman beharreko gehieneko dirulaguntzak ezin izango du 18.000 eurotik gorakoa izan.
31. artikulua.– Esleipen-irizpideak.
Dirulaguntzen esleipena 2.2 eta 10.1 artikuluetan adierazitako prozeduraren eta ondoren zehazten diren irizpideen arabera egingo da.
1.– Lehen balorazio-fasea (guztizko puntuazioaren % 65).
Fase honetan, Balorazio Batzordeak irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko ditu puntuazio orokorrari dagokionez:
A) 2020-2021 programaren kultura-interesa eta -kalitatea, honako hauen arabera:
1) Erreferentzialtasuna Euskal Herriko musikaren panoraman eta programazioaren kalitatea (% 15).
2) Prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera paraleloak (% 5).
B) Programaren erreferentzia objektiboak, honako hauen arabera:
1) Kontzertu kopurua (% 5).
2) Euskal antzezleen edo obren kontzertuen kopurua (% 5).
3) Programaren aldi baterako luzapena (% 5).
4) Programaren lurralde-hedapena (% 5).
C) Garapen- eta hedapen-plana (% 10).
D) Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa, honako hauen arabera:
1) Xehetasuna eta koherentzia (% 10).
2) Autofinantzaketa-maila (% 5).
2.– Lehenengo fasea gainditu duten proiektuak baloratu egingo dira eta beren puntuazioa handitu ahal izango dute, honako irizpide eta portzentaje hauen arabera, puntuazio globalarekiko:
E) Erakunde eskatzailearen ibilbidea eta egungo jarduera (% 10).
F) Musika-programaren ibilbidea (% 5).
G) Euskararen presentzia (programazioa, sustapena, jarduera paraleloak) (% 10).
1) Jarduera paraleloetan (% 5).
2) Musika-programan: edukiak eta hedapen-materialak (% 5).
H) Emakumearen presentzia –% 10eraino, erreferentzia horien arabera–:
1) Interpreteen eta emakumeek konposaturiko obren kopurua (% 10era arte).
2) Programa zuzendu eta antolatzeko lanetan edo jarduera paraleloetan hizlari gisa emakumeak egotea (% 5era arte)-
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honen bidez araututako dirulaguntza programa Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 araudian (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, L 352/1, 2013-12-24) ezarritako minimis arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis dirulaguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, enpresa jakin bati emandako dirulaguntza osoa ez dela 200.000 eurotik gorakoa izango bermatzeko hiru ekitaldi fiskaletako edozein alditan.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula:
Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
Helburua: 2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak kudeatzea.
Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legea).
Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.
Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-a2datuba/eu/
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.