125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2525
352/2020 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Larrialdietako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten den.
88/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Larrialdietako gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Deialdiaren 5. Oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituen hautagairik ez denez epearen barruan aurkeztu, bete gabe utzi behar da.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea 88/2020 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Larrialdietako gainbegirale lanpostua betetzeko izendapen askearen bidez.
Bigarrena.– Ebazpen hau intranetean eta Osakidetzaren webgune korporatiboan argitaratzeko erabakia hartzea. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2020ko ekainaren 10a.
Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.