125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2524
481/2020 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. Artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan, eta Osakidetzako erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, aipatutako lanpostua izendapen bidez betetzeko, ondorengo oinarriak betez.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Honako hauek eska dezakete Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendariaren lanpostua: Osakidetzako Zerbitzu Sanitarioetako Erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioek eta baldintzak betetzen dituen beste edozeinek. Hona hemen bete beharreko baldintzak.
1.– Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadunak izan behar dute.
2.– Administrazio eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan behar dute.
Bigarrena.– Interesa dutenek beren eskaera Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute, eta 10 egun balioduneko epea izango dute horretarako, deialdiaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. Artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Hirugarrena.– Eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, honako hauek adierazita:
– Titulu akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Lanean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.