125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2523
733/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ramón Herrería Laherrán jauna hautatzen baita Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko.
Aztertua izan da Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko Medikuntza zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 21eko 341/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko maiatzaren 26ko EHAAn (101. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ramón Herrería Laherrán jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ramón Herrería Laherrán jauna Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.