125. zk., 2020ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2521
351/2020 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alaitz Telleria Bereciartua andrea Erditzeen gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
86/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Erditzeen gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Alaitz Telleria Bereciartua andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erditzeen gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alaitz Telleria Bereciartua andrea izendatzea Erditzeen gainbegirale, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 202ko martxoaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2020ko ekainaren 10a.
Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.