124. zk., 2020ko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2501
749/2020 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Cristina López Barruso andrea Eguneko Ospitale Kirurgikoko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Santiago egoitza) izendatu den, izendapen askez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
50/2020 Ebazpenaren, urtarrilaren 13koa, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Eguneko Ospitale Kirurgikoko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Santiago egoitza) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Cristina López Barruso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Eguneko Ospitale Kirurgiko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Santiago egoitza).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Cristina López Barruso andrea izendatzea Eguneko Ospitale Kirurgiko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Santiago egoitza) Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko ekainaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 5a.
Arabako ESIko zuzendari gerentea,
JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.