Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2020ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2497

745/2020 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Aitziber Gutiérrez García de Cortázar andrea Pneumologia zerbitzuko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitza) izendatu den, izendapen askez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Urtarrilaren 15eko 75/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Pneumologia Zerbitzuko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitza) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Aitziber Gutiérrez García de Cortázar andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologia Zerbitzuko Gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitza).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitziber Gutiérrez García de Cortázar andrea izendatzea Pneumologia Zerbitzuko gainbegirale (Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxu egoitza) Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko ekainaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 5a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala