123. zk., 2020ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2492
IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 16koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ordainketa-gutuna jakinarazteko dena.
Saiatu izan arren, ezin izan da jakinarazi eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozedurako ordainketa-gutuna. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, iragarki hau argitaratzen da.
Eranskinean adierazitako interesdunak hamar egun balioduneko epea izango du ordainketa-gutuna eskuratzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, 48011 Bilbao, 944 03 12 28 telefonoa, trabajobizkaia@euskadi.eus helbide elektronikoa).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko ekainaren 16a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.