123. zk., 2020ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2475
AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Toys» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Getxon (Bizkaia) dagoen «Toys» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatzeko ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:
Kode-zenbakiak: 48017083 eta 015637.
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Toys».
Titularra: Territorio Infantil 2008 S.L.
Helbidea: Kasune, 6.
Udalerria: Getxo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
2. artikulua.– Jarduerak bertan behera uzteko baimenak 2020-2021 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena ematen zion agindua ondoriorik gabe geratuko da egun horretatik aurrera.
3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.