121. zk., 2020ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2456
IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko ebazpenaren arababera Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen du. Aipatutako ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze prozesuari hasiera ematen dio.
Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpenarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze-prozesuari hasiera eman zaio, eta honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpena, lan-poltsen eguneratze-prozesuari hasiera ematen diona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-ohol hauetan:
1.– Segurtasuneko Sailburuordetza:
– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
– Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.
– Trafiko Zuzendaritza.
– Ertzaintzaren Zuzendaritza.
– Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.
2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza:
– Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
– Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
– Giza Baliabideen Zuzendaritza.
3.– Ertzain-etxeak:
Berrozi
Sestao
Vitoria-Gasteiz
Erandio-Trafikoa
Iradier-Vitoria
Erandio-Kaiku
Laguardia
Azkoitia
Laudio
Beasain
Miñones-Vitoria
Bergara
Balmaseda
Donostia
Basauri
Eibar
Bilbao-Deustu
Hernani
Durango
Irun
Galdakao
Oiartzun
Gernika
Renteria
Getxo
Tolosa
Muskiz
Zarautz
Iurreta
Zumarraga
Ondarroa
Bigarrena.– Ohartaraztea, Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpenak ez diola amaierarik ematen administrazio-bideari eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal diotela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121.artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Hirugarrena.– Informatzea hau argitaratu eta hurrengo 15 egunean lehenengo puntuko iragarki-oholetan emango dela argitara lan poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dituen ebazpena.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.