121. zk., 2020ko ekainaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2455
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 164/2019-B prozedura laburtuko interesdunak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
164/2019-B prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren deialdiko (ekainaren 8ko EHAA, 108. zk.) Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Aurkaratutako jarduketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 5eko Ebazpena da, zeinaren bidez ezetsi egiten baita praktikaldiko kalifikazioak argitaratu zituen 2018ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka demandatzaileak jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2020ko ekainaren 12a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.