Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2020ko ekainaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2448

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazten dituena. Ebazpen horien bidez, zenbat laguni behin betiko baja ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-poltsetan.

Ezinezkoa izan da jakinarazpena zuzenean egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, kontra egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Funtzio Publikoko sailburuordeari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala