120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2436
EDIKTUA, 916/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 916/2018 prozedura arrunta.
Gaia.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-06-05ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Manuel Maria Gonda Olivera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Errekurtsoa jartzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, baldin eta ebazpen hau Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera jakinarazten bada.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2020ko ekainaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.