120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2431
AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntza sailburuarena, 2020-2022 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak emateko deialdiko Hautaketa Batzordea izendatzeko dena.
2019ko abenduaren 10eko Hezkuntza sailburuaren aginduaren bitartez, 2020-2022 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Aipaturiko Aginduak, hamargarren artikuluan, honako hau esaten du:
1.– Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela begiratuz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko dute zein eskabide onartu izapidetzeko eta zein ez.
2.– Batzorde hori hauek osatuko dute: Amaia Esquisabel Alegria, Ikerketako zuzendaria (batzordeburua izango da); Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria; eta Lourdes Astorkia Loidi, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.
Agindu horren 7. artikuluaren arabera, Ikerketa Zuzendaritza da laguntzak kudeatzen dituen organoa; organo horretako langileen artean izandako aldaketak aintzat harturik,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2020-2022 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak emateko deialdiko Hautaketa Batzordeko kide ondorengo pertsona hauek izendatzea:
– Amaia Esquisabel Alegría, Ikerketa zuzendaria.
– Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazio zuzendaria.
– Mikel Rivero González, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.
Hezkuntza sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.