Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2429

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ekainaren 9ko 557/2020 Errege Dekretuan jasotako uzta-neurri berdea Euskadin aplikatzeari buruzkoa. Errege-dekretu horren bidez, ardoaren sektorean ezohiko neurriak hartu ziren, COVID-19 pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko, eta ardoaren sektorean merkaturatzeko arau bat finkatu zen, eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko nahitaezko aitorpenei buruzko araudia eta ardoaren sektoreari laguntzeko programa aldatu zituen.

2020ko ekainaren 10ean argitaratu da 557/2020 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19 pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko ardoaren sektorean ezohiko neurriak hartzen dituena, eta ardoaren sektorean merkaturatzeko arau bat ezartzen duena eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko nahitaezko adierazpenei buruzko araudia eta ardoaren sektoreari laguntzeko programa aldatzen dituena.

Arau horretan ardoaren sektoreari laguntzeko hainbat neurri ezartzen dira, eta horien artean dago, III. kapituluan, mahats-bilketarako 2020ko uzta berderako laguntza bat, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizainek erabil dezaketena. Horrenbestez, ekainaren 9ko 557/2020 Legearen III. kapituluan xedatutakoa aplikatzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak Euskadiko lurralde historikoetako foru-aldundietan aurkeztu beharko dira, 2020ko ekainaren 23an, beranduenez.

Bigarrena.– Mahats-mordoak eskuz suntsitu edo deuseztatuko dira.

Hirugarrena.– Lurralde-eremuen arabera, hektareako errenta-galeraren konpentsazioaren gehieneko zenbatekoak ebazpen honen I. eranskinean aurreikusitakoak izango dira.

Laugarrena.– Laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoak eta mahats-mordoak suntsitzeko edo deuseztatzeko kostuengatik lurralde-eremu bakoitzean aurreikusitako konpentsazioa ebazpen honen II. eranskinean aurreikusitakoak izango dira.

Bosgarrena.– Ordainketarako, faktura-sistema eta gehieneko zenbatekoak aplikatuko dira, eta gauzazko kontribuzio gisa justifikatzeko aukera izango da.

Seigarrena.– Ebazpen honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala