120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 5 orri.)
- EPUB (385 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2428
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 28koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei, 2020. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen 2020ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko. Dirulaguntza horiek 2020. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasun-planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko bideratu ziren.
2019ko abenduaren 17ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, deialdiaren 9. artikuluan horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.
Aurreko guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalei, kuadrillei eta mankomunitateei laguntzak ematea, aukeraketa-batzordearen proposamenarekin bat etorriz. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta laurogeita hamabost mila seiehun eta hogeita hamabost euro eta bederatzi zentimo (395.635,09) izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak, lortutako puntuazioa eta diru-kopuru konkretuak.
Bigarrena.– Atzera egiteko eskabideak onartzea II. eranskinean aipatzen diren entitateei.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 28a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.