120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2424
304/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Luisa de Alba Montero andreari errebokatzen baitzaizkion Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko gainbegirale eginkizunak (Ospitalizazioko 4. unitatea), berak hala eskatuta.
Abuztuaren 3ko 618/2009 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Bidasoko Ospitalean M.ª Luisa de Alba Montero andrea Ospitalizazioko 4. unitateko gainbegirale izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Luisa de Alba Montero andreari errebokatzea Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko gainbegirale-eginkizunak (Ospitalizazioko 4. unitatea), berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2020ko ekainaren 7a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2020ko ekainaren 2a.
Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRóN DE GUEVARA PORTUGAL.