120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2423
301/2020 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Enrique Bello Larrarte jaunak Erradiologiako atalburu izateari uzten dion, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Martxoaren 11ko 392/1989 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Bidasoko Ospitalean Enrique Bello Larrarte jauna Erradiologiako atalburu izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Enrique Bello Larrarte jaunak, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bidasoko ESIan Erradiologiako atalburu izateari uzten diola, eta eskerrak eman behar zaizkiola egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2020ko maiatzaren 31.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2020ko maiatzaren 29a.
Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,
JOSé MANUEL LADRón DE GUEVARA PORTUGAL.