Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2422

212/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Daniel Villar Lavari jauna Osakidetzako Datuak Babesteko Arduradun lanpostua betetzeko izendatu den, izendapen aske bidez, Zuzendaritza Nagusian.

46/2020 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetzako Datuak Babesteko Arduradun lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen, Zuzendaritza Nagusian.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eskatutako beharrak betetzen diren berrikusi, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Daniel Villar Lavari jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Datuak Babesteko Arduradun Zuzendaritza Nagusian.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Daniel Villar Lavari jauna izendatzea Osakidetzako Datuak Babesteko Arduradun Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2020ko ekainaren 8a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Osatekeko Pertsonaleko Zuzendaritzari, eta Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala