Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2420

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 45/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honen: 45/2020 Dekretua, maiatzaren 24koa, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzkoa. Dekretu hori 2020ko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (64. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

10.1.B) artikuluan, 2020/1757 (18/10) orrialdean,

honela dio:

«(...) – Erakunde pribatuen kasuan:

1) Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea (Bai: 15 puntu / Ez: 0 puntu).

2) Jarduera nagusia nekazaritza izatea (Bai: 5 puntu / Ez: 0 puntu).

3) Nekazaritzako ustiategi bateko emakume nekazari titularra edo titularkidea izatea, edo, pertsona juridikoa bada, emakumeen esku dagoen ehunekoa edo partaidetza sozialak gutxienez % 50 izatea kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan (Bai: 15 puntu / Ez: 0 puntu).»

Baina honela izan behar du:

«(...) – Erakunde pribatuen kasuan:

1) Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoiko lanaren indarreko programari atxikita egotea (Bai: 20 puntu / Ez: 0 puntu).

2) Jarduera nagusia nekazaritza izatea (Bai: 5 puntu / Ez: 0 puntu).

3) Nekazaritzako ustiategi bateko emakume nekazari titularra edo titularkidea izatea, edo, pertsona juridikoa bada, emakumeen esku dagoen ehunekoa edo partaidetza sozialak gutxienez % 50 izatea kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan (Bai: 15 puntu / Ez: 0 puntu).»


Azterketa dokumentala