119. zk., 2020ko ekainaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2405
EDIKTUA, adopzio bati buruz bideratutako 753/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 753/2019 adopzioa.
Gaia: adopzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Monica Durango Garcia.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Daniela Bragari ediktu bidez jakinaraztea prozedura amaitu dela 2020-05-15ean. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Ebazpen hau aurkaratzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da; izan ere, kasu honetan aplikatzekoa da Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.