118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2381
IRAGARKIA, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren Ebazpen hau jakinarazteko dena: Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian bideratzen den 24/2018 prozedura arruntean zenbait zenbaki profesional epatzen dituen Ebazpena.
Ezinezkoa izan da agindu hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42 eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dei egiten dizuegu ager zaitezten, egoki iritziz gero, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, helbide honetan: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.