Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
2354

IRAGARKIA, Ureta II Industria Sektoreko Plan Partziala eta Ingurumen Azterlan Estrategikoa jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Ermuko Udala Ureta II Industria Sektoreko Plan Partziala izeneko hirigintza-dokumentua onestea sustatzen ari da, hasierako onespena eman baitio.

Izapidetzearen une honetan, jendaurrean jarri behar dira hirigintza-dokumentua eta ingurumen-azterlan estrategikoa.

Horregatik, honako zehaztapen hauek bete beharko dira:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Ureta II Industria Sektoreko Plan Partziala eta ingurumen-azterlan estrategikoa, Ermuko Udalak sustatutako dokumentazioaren arabera.

Bigarrena.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, 45 egun balioduneko informazio-aldia irekitzea jendaurrean, udal webguneko iragarki-oholean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta El Correo egunkarian iragarkiak jarriz, kaltetuek beren interesen alde egoki deritzotena alegatu ahal izan dezaten. Administrazio-espedientea eta dagokion dokumentazio teknikoa Ermuko Udalaren arlo teknikoan eta egoitza elektronikoan egondo da.

Hirugarrena.– Eragindako administrazio publikoei eta aldez aurretik kontsultatutako pertsonei Plan Partzial honen eta ingurumen-azterketa estrategikoaren dokumentazioa kontsultatzea, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Jendaurrean jartzeko epea zenbatzen hasiko da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) luzapenek indarraldia galtzen dutenean.

Ermua, 2020ko maiatzaren 27a.

Alkatea,

JUAN CARLOS ABASCAL CANDÁS.


Azterketa dokumentala