Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2353

IRAGARKIA, 135/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (Oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionala) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, SATSEk jarritako 135/2020 zenbakiko oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionaleko prozedura bereziaren izapideen bidez, sindikatu errekurtsogileak Osakidetzaren egitate-bide gisa kalifikatutako jarduketaren aurka, Estatuaren testuinguruan emandako norbera babesteko ekipamendu jakin batzuk berrerabiltzeko agindu jakin batzuei dagokienez, COVID-19ak sortutako pandemiak eragindako alarma eta osasun-krisiaren testuinguruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala