Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2349

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 8koa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, «Pilotu» 2019 laguntza-programaren oinarri erregulatzaileak aldatzen dituena diruz lagundutako jardueren gauzatze- eta justifikazio-epeak luzatzeko.

2019ko ekainaren 24an, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak «Pilotu 2019» laguntza-programaren onarpena, argitalpena eta bere oinarri erregulatzaileen deialdia adierazten dituen ebazpena eman zuen, zeina Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2019ko uztailaren 2an.

Ondoren, COVID-19ak eragindako egoerak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoerak –zeinak gerora hainbat luzapen izan baititu– eta pandemiari aurre egiteko autoritateek hartutako gainerako neurriek aipatutako laguntza-programako proiektuen gauzatze-epeari eragin diote; salbuespenezko garai honetan mantsotu edo, kasu batzuetan, guztiz eten dute aurreikusten zen gauzatze-erritmoa, jardueren gelditzearen ondorioz. Hain zuzen, programa honen onuradun direnen profila eta ezaugarriak eta laguntzak jasoko lituzketen jardueren alorrari begiratuta, laburregitzat jotzen da alarma-egoeraren ondoren gelditu den epea, oraindik indarrean dagoena.

Ildo horretatik, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-Dekretuak, COVID-19ari aurre egiteko gizarte eta ekonomia arloan premiazko neurri osagarriak hartzen dituenak, hau xedatzen du bere 54. artikuluan:

«54. artikulua.– Dirulaguntzei eta laguntza publikoei dagozkien neurriak.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutako 22.1 artikuluan jasotzen diren dirulaguntza eta laguntza publikoen deialdiei eta haiek emateari buruzko ebazpen, agindu eta dirulaguntzen prozeduretan, baldin eta 2020/463 Errege Dekretua indarrean sartu zenean emanda zeuden dirulaguntzak badira, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epeak, eta dagokionean, gauzatze hori egiaztatzeko eta justifikatzeko epeak aldatu ahal izango dira, zabaltzeko, nahiz eta dagozkion oinarri erregulatzaileetan ez egon hala jasota».

Gorago adierazitakoaren arabera,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Araudiko 7. artikulo lehenengo atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«7. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Laguntza emateko 2020ko azaroaren 30a baino lehenago burututako ekintzak izango dira kontutan. Edozein kasutan, diruz lagunduak izan daitezkeen ekintzei 2019ko abenduaren 31 baino lehen eman behar zaie hasiera».

Bigarrena.– Araudiko 16. artikulo bigarren atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«16. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

2.– Justifikazio-dokumentazioa erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da, baliabide telematikoz, proiektua amaitu ostean eta amaitu eta data horretatik hilabete bateko epea bete arte aurkez daiteke, eta honako hau izango da:

– Proiektua egin izanaren memoria, diseinuarena eta garapenarena, baita zalantza barik diruz lagundutako proiektuari dagozkion jarduera guztiena ere.

– Burututako jarduera guztien eta lortutako emaitzen zerrenda zehatza.

– Obra / Proiektuaren jasotze-akta, proiektuaren kolaboratzaile den atzerriko erakunde publikoak luzatua».

Hirugarrena.– «Pilotu 2019» laguntza programen oinarri araultzaileak aldatzen dituen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laugarrena.– Ebazpen honen kontra, hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Spri Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabete bateko epean, Ehaan argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, Ehaan argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2020ko ekainaren 8a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala