117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2347
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 3koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez Amorebieta-Etxanoko Udalaren Diruzaintzako lanpostua sailkatzen baita. Lanpostua gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago.
Administrazio Publikoetarako Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 1988ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez, behin betiko bihurtu zen gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen sailkapena (1988ko martxoaren 22ko BOE, 70. zk.). Ebazpen horren arabera, Amorebieta-Etxanoko Udala bigarren motan sailkatzea ebatzi zen.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL, aurrerantzean) 92 bis artikuluaren lehenengo apartatuan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL, aurrerantzean) emandako idazkeran, toki-korporazio guztietan beharrezko diren zenbait eginkizun publiko daude eta horien erantzukizun administratiboa estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago; eginkizun horien artean kontabilitatea, diruzaintza eta diru-bilketa daude.
Hori dela eta, TAAILa indarrean jarri zenetik, bigarren motako idazkaritza duten toki-korporazioek, nahitaez, Diruzaintzako lanpostua eduki behar dute, eta gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioak dira lanpostu hori bete behar izango dutenak.
Halaber, aipatutako TAOLaren 92 bis artikuluaren laugarren apartatuan xedatzen denez, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.
Horren ondorioz, 2018ko martxoaren 16an, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua (128/2018 Errege Dekretua, aurrerantzean) argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.
128/2018 Errege Dekretuaren 14.1 artikulua kontuan hartuz, Idazkaritza bigarren motakotzat sailkatuta duten toki-korporazioetan Diruzaintza izeneko lanpostu bat egon behar da, eta lanpostu horrek diruzaintzari eta diru-bilketari lotutako eginkizunen administrazio-erantzukizuna izango du. Lanpostu hori, halaber, Toki Administrazioko funtzionario batek bete behar izango du, Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalan sailkatutakoa, eta maila nazionaleko gaikuntza izango duena.
Era berean, 128/2018 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorreko bigarren apartatuan ezartzen da Idazkaritza bigarren motako gisa sailkatuta dauzkaten toki-korporazioetan, baldin eta Errege Dekretu hori indarrean jartzen denean Diruzaintzako lanpostua Toki Administrazioko eta nazio mailako gaikuntzadun funtzionarioen eskalakoentzat gordeta ez badago, dagokion autonomia-erkidegoari eskatu beharko zaiola lanpostu hori maila nazionaleko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalan sailkatzea.
2020ko martxoaren 11n egindako ohiko batzarrean, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Osoko Bilkurak onartu zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako Udal horren Diruzaintzako lanpostua sailkatzeko.
Hori dela eta, eta 128/2018 Errege Dekretuko seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, Amorebieta-Etxanoko Udalak Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatu zion Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako udal horren Diruzaintzako lanpostuaren sailkapena egiteko.
Gauzak horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala udalaren eskaeraren inguruan; eskaera horren ondorioz, Foru Aldundiak helarazten du Amorebieta-Etxanoko Udalaren Diruzaintzako lanpostuaren sailkapena maila nazionaleko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetzeari buruzko aldeko txostena.
Horregatik guztiagatik, udalak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLaren 92 bis artikuluarekin eta martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren seigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amorebieta-Etxanoko Udaleko Diruzaintzako lanpostua Kontuhartzailetza-Diruzaintza azpieskalako gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu gisa sailkatzea.
Bigarrena.– Lanpostu hori betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.
Hirugarrena.– Amorebieta-Etxanoko Udalak lanpostu hori bere lanpostu zerrendan gehitu beharko du lanpostua bete baino lehen.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe eskubidez onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deusezta edo erreboka dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 3a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
MIREN ITZIAR LICEAGA ROMERO.