Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2020ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2338

592/2020 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Francisco Javier Humayor Yáńez jauna Pediatriako zerbitzuburu sanitarioaren kargutik kendu egin den, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan.

1324/2019 Ebazpenaren bidez, ekainaren 24koa, Francisco Javier Humayor Yáńez jauna Pediatrako zerbitzuburu sanitario izendatu zen Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Francisco Javier Humayor Yáńez jauna Pediatriako zerbitzuburu sanitarioaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesatuari eta Bilbao-Basurtoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko martxoaren 26a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala