116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2331
EDIKTUA, 454/2020 konkurtso laburtuaren ondoriozkoa.
Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegiak, Konkurtsoen Legearen 23. artikuluak xedatutakoa betez, honako hau
IRAGARTZEN DU:
454/2020 prozedura arruntean (IZO: 48.04.2-20/008642), 2020ko maiatzaren 21eko autoaren bidez, ebatzi eta ondorioztatu da Bizilan SA (IFK: B48281554; egoitza: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 85. zenbakia, solairuartea, Bilbao) borondatezko konkurtsoan dagoela.
Halaber, pertsona juridiko zorduna iraungitzea ebazten da.
Auto horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean. Ebazpen hau errekurritzeko adierazitako epea beste 20 egun baliodun luzatuko da, kasu honetan aplika daitekeelako Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolamendu-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.
Bilbao, 2020ko maiatzaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.