Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2321

AGINDUA, 2020ko ekainaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Eskoriatzako (Gipuzkoa) «Eskoriatza» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren izena.

Aztertu da Eskoriatzako (Gipuzkoa) «Eskoriatza» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea, zeinaren bidez eskatzen baitu ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-eskoletako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Eskoriatza» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun, erakunde titularraren izena «Asociación Musical Eskoriatza» da eta aurrerantzean «Beheko Errota Eskoriatzako Musika Elkarte Pribatua» izango da. Ikastetxeak 20007783 kode-zenbakia du eta Eskoriatzako (Gipuzkoa) Fernando Eskoriatza Plaza z.g.– an dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala