116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2318
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Zerga Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektua.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuen 2020ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez erabaki da hasierako onarpena ematea Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektuari.
Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horretarako, kontuan harturik xedapenaren izaera eta herritarrengan izango duen eragina, beharrezko ikusten da proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean. Horrela, herritarren parte-hartzea eta segurtasun juridikoa bermatzeko, jendaurrean jartzeko aldi berri bat irekitzen da, 2020ko maiatzaren 5eko Ebazpenean ezarrita ez dagoena.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren 7. eta 14. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretuaren proiektua, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok kontsultatu ahal izango du dekretu-proiektua, ahal dela bitarteko elektronikoen bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus), eta egoitza horretan aurkeztu ahal izango ditu egoki ikusten dituen alegazioak, dokumentuak eta egiaztagiriak. Era berean, interesdunek aurrez aurre egin ahal izango dute kontsulta, Zerga Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); era berean, egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta agiriak bidali ahal izango dituzte Zuzendaritza horretara, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den edozein tokietara ere.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.
Zerga Administrazioko zuzendaria,
ANE ETXENAUSIA ARAMBURUZABALA.