Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2317

72/2020 DEKRETUA, ekainaren 2koa, zeinaren bidez onartzen baitira Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren 2020rako aurrekontuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legeak baimena ematen du Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoa eratzeko.

Honako hau ere ezartzen du: «Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez zehaztuko da Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren jardueren hasiera, eta Eusko Jaurlaritzak, enpresako bazkide bakar gisa, Euskadiko Kirol Portua SA sozietate publikoa iraungitzeari eta likidatzeari ekingo dio, eta sozio nagusi gisa Zumaiko Kirol Portua SA sozietate publikoa iraungitzea eta likidatzea bultzatuko du. Iraungitako sozietate publikoen ondasunak Euskadiko Kirol Portuak erakundeari adskribatuko zaizkio. Erakundearen jardunaren hasiera eta dagokion Aurrekontuen Legearen indarraldia bat ez badatoz, Gobernu Kontseiluak onartuko ditu Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuak, bai eta haren jardunak hasten diren ekonomia-ekitaldiari dagozkion finantza-arloko behin-behineko egoera-orriak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako Sailak egingo ditu aurrekontu horiek osatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketa guztiak, baina aldaketa horiek ezin dute handitu erakunde publikoaren jardueren hasieran indarrean zeuden Aurrekontu Orokorretako zuzkiduretan izendaturiko zenbateko globala.»

Onartu egiten dira Euskadiko Kirol Portuak erakundearen aurrekontuak, eta zehaztu haren jardueraren hasiera, maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez, zeina 2020ko ekainaren batean jarriko baita indarrean, haren azken xedapenetako bigarrenaren arabera.

Horrenbestez, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren 2020rako kapitaleko aurrekontua (4.100.000 euro) eta ustiapeneko aurrekontua (4.218.996 euro) onartzea. Dekretu honen eranskinean jasota daude aurrekontu horien banakapena eta aurreikuspenen urteko behin-behineko kontuak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2020ko ekainaren 1ean izango ditu ondorioak.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, 2020ko ekainaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala