116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2306
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 5ekoa, COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 5ekoa, COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena, 84 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2020ko maiatzaren 7an, argitaratu zena.
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2020ko ekainaren 3a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.