Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2250

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019-2020 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak emateko eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautzen eta deitzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak.

Agindu horren 30. artikuluaren arabera, laguntza berriak Ikerketa Orokorrean ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak horretarako propio emandako ebazpen bakar baten bidez gauzatuko da, Hautapen Batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku batzordeen ebaluazioa eta hautapen-batzordeak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza ondoko hobekuntza-programarako 2019-2020 ikasturterako dirulaguntzak, honako hauek adierazita: dagokien ezarpen-zentroa, eta zentroak kontratuak eta bidaiak finantzatzeko jasoko duen diru kopurua.

Kontratu horiek 12 hilabetetarako izango dira.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen den ordezkoen zerrenda ezartzea, arloak eta lehentasuna zehaztuta. Plazaren bat hutsik geratzen bada, zerrenda horretako kideek jaso ahal izango dute laguntza bat, 29. artikuluaren 5. apartatuak zehazten duen bezala.

Hirugarrena.– Ukatutako eskaeren zerrenda onartzea, ez onartzearen arrazoiak zehaztuta, III. eranskinean agertzen den bezala.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ORDEZKOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
EZ ONARTUTAKO ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala