108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2189
IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-69/2019-AD zehapen-prozeduran, ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
X1544840E AIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2020ko martxoaren 9an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitakoan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2020ko maiatzaren 26a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.