108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2185
EDIKTUA, 35/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 35/2020 hitzezko judizioa.
Judizio horretan 130/2020 epaia eman da 2020-03-10ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Julio Tomas Ruiz Lequerica demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.