108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2181
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakitera ematen baitira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntza batzuk (ebazpen haren bidez, garapen-bidean dauden itsas energiaren teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2018. urteko deialdia argitaratzen da).
AURREKARIAK
1.– 2018ko ekainaren 13ko EHAAn (113. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez argitaratzen baita garapen-bidean dauden itsas energiaren teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2018. urteko deialdia.
2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak dio EHAAn argitaratuko direla dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak, non beste era batera egiteko esaten ez duten laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzei buruzko jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jakitera ematea, honekin batera doan eranskinean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzak (ebazpen haren bidez, garapen-bidean dauden itsas energiaren teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko 2018. urteko dirulaguntza-programaren onuradunen zerrenda argitaratzen da).
Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.