Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2180

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 29koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (hirugarren zikloaren berrikuspena) «Ura kudeatzeko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» dokumentua kontsultatu eta jendaurrean jartzeko aldia berriz ezartzen eta luzatzen dela.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren Ebazpen baten bidez (2019ko irailaren 27ko EHAA), iragarri zen Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (hirugarren zikloaren berrikuspena) «Ura kudeatzeko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» dokumentua kontsultatu eta jendaurrean jartzeko aldia hasten zela.

Hasiera batean emandako sei hilabeteko epea, aipatutako iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasi behar zena, aldi baterako etenda geratu zen 2020ko martxoaren 14tik aurrera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren bidez (dekretu horrek deklaratu zuen COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera). Epea 2020ko ekainaren 1etik aurrera ezarriko da berriro, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikulua betetzeko.

Hori dela eta, kontuan hartuta zailtasun bereziak daudela hasieran aurreikusitako jarduera parte-hartzaile batzuk aurrez aurre egiteko eta komenigarria dela koordinatzea Kanbriar Ekialdeko bi eskumen-eremuetako uren kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen behin-behineko eskemen kontsulta publikoko aldiak, komenigarritzat jotzen da kontsultaren epea urriaren 30era arte luzatzea.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren dokumentua, berriz ere kontsultatzen dena, bat dator demarkazio osoarenarekin, informazio hobea eskaintze aldera. Hala ere, iragarki honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko partean bakarrik dauzka ondorioak, hau da, bere barne-arroetan.

Dokumentua Uraren Euskal Agentziaren egoitzetan kontsultatu ahal izango da, eta, epe horretan, ekarpenak egin ahal izango dira, bai eta komenigarritzat jotzen diren oharrak eta iradokizunak ere.

– Egoitza nagusia: Orio kalea 1-3 Vitoria-Gasteiz 01010.

– Mediterraneoko Arroen Bulegoa, Forondako Atea kalea 9. Vitoria-Gasteiz 01010.

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua. 48011 Bilbao.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua. 20015 Donostia.

Aipatutako dokumentuak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian ere egongo dira eskuragarri (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 29a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala