107. zk., 2020ko ekainaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2157
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1044/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1044/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-05-15ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Electricidad Arburua S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego ofizialeko iragarki taulan argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2020ko maiatzaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.