Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2020ko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2156

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 792/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 792/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Paul Nieto Basterreche.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Darwin Enrique Vargas Guilleni ediktu bidez jakinaraztea 2019-11-27an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, auzia ez baita urgentea.

Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.

Barakaldo, 2020ko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala