Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2020ko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2154

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda. 2018ko apirilaren 20ko Ebazpen horren bidez, 2018. urtean tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da.

AURREKARIAK

1.– 2018ko maiatzaren 2ko EHAAn, 83. zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, 2018. urtean, tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko eta aldatzeko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Gorago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea honekin batera doan eranskinean, 2018an tokiko administrazio publikoaren alorrean energia-efizientziaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala