Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2020ko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2153

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena, «Agindua, 2020ko maiatzaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, euskal turismo-sektorearentzako COVID-19 laguntzak arautzen eta iragartzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko maiatzaren 19ko Aginduan, euskal turismo-sektorearentzako COVID-19 laguntzak arautzen eta iragartzen dituena (2020ko maiatzaren 26ko EHAA, 101. zk.). Beraz, zuzendu egiten da:

Aginduaren 3.5 artikuluan, 2020//2056 (17/4) orrialdean, honako hau dio:

«5.– Erakunde eskatzaileak alta eraginkorra izan beharko du ekonomia-jardueren gaineko zergan alarma-egoera deklaratu aurretik. Horrez gain, artikulu honetako 3.a) eta 3.c) ataletan adierazitako enpresek EAEko turismo-enpresa eta -establezimenduen erregistroan izena emanda egon beharko dute.»

Baina hau esan behar du:

«5.– Erakunde eskatzaileak alta emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), alarma-egoera deklaratu aurretik, nekazaritza-turismoko establezimenduen kasuan izan ezik. Gainera, artikulu honetako 3.a) eta 3.c) letretan adierazitako erakundeek Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

Nekazaritza turismoak aipatutako erregistroan inskribatzeko data EJZn alta emandako dataren parekoa izango da.»


Azterketa dokumentala