Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2020ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2137

EDIKTUA, 502/2017 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 502/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Alderdi errekurtsogilea: Seguros Bilbao, S.A., Liberty Seguros, S.A., Ges Seguros, Zurich Insurance España, Gorka Gómez Estébanez eta Kutxabank Aseguradora.

Alderdi errekurritua: Amaya Arketa Baraiazarra, Jhon Iturriren jaraunspen jasogabea, Eugenio Garalde Basabe, Reale Seguros Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros, S.A., Fiatc Seguros, Jose Ramon Bustinduy San Jorge eta Anita Baraizarra Olondoren jaraunspen jasogabea.

Errekurtso horretan autoa eman da, 2020-03-16an. Interesdunek eskuragarri dute haren kopia bat auzitegi honen egoitzan.

Alderdi demandatuaren (Jhon Iturriren jaraunspen jasogabea eta Anita Iturriren jaraunspen jasogabea) gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2020-03-16ko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala